Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi eta eskia: Bandres Karolo Memoriala

2023.02.10 / Azken berriak

Asteburu honetan Badrés-Karolo memorialaren edizio berri bat ospatuko da Izaban, Noaingo Mendi Klubak antolatua. Astigarragako Petritegi sagardotegia mendiko eskiko kirol proba honen laguntzailea da.

Proba, Euskadiko Txapelketa ere izango dena, kronoigoera eta lineako lasterketa bana (biak banakakoak) izango dira, eta otsailaren 11n eta 12an jokatuko da Izaba inguruan, Erronkariko bailaran (Nafarroa).

2018ko edizioaren bideoa ikusgai hemen.

Otsailaren 10ean, ostirala, dortsalak banatuko dira eta informazio-bilera bat egingo da.

Larunbateko egitaraua honakoa da: 9:00etan probaren irteera. 12:00etan, antolatzaileek eskainitako luncha. 17:00etan, proiekzioak Izabako zineman (INTO THE ICE, Eñaut Izagirreren eskutik). 18:00etan Bertso poteoa. 19:30ean, informazio-bilera.

Igandeko egitaraua: 9:00etan probaren irtera. 12:00etan, antolatzaileek eskainitako luncha. 14:00etan, sari banaketa.

Informazio gehiago hemen.

Zorte on parte-hartzaile guztiei!

Petritegi, 1526tik sagardogintzan.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?