Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi eta XXIX Gipuzkoa Klasikoa

2023.04.18 / Azken berriak

Asteburu honetan XXIX. Gipuzkoa Klasikoa ospatuko da, UCI nazioarteko txirrindularitza egutegiko proba puntuagarria (gizonezkoen junior maila), Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatua eta Astigarragako Petritegi sagardotegiak lagundua.

Apirilaren 22an, larunbata, lehen etapa jokatuko da, IRIZAR Saria, Ormaiztegin (Goierri), 98,6 km-ko distantziarekin. Igandean bigarren etapa egingo da, ZUMY Saria, Egian (Donostia), 103,5 km-ko distantziarekin.

Guztira 15 euskal taldek eta nazioarteko 18 taldek hartzen dute parte, taldeko 6 txirrindularirekin. Lasterketa honetako maillotak honako hauek dira:

  • sailkapen nagusiko liderra,
  • mendiko sariko liderra,
  • tarteko helmugen liderra,
  • lehen urteko lehen sailkatua,
  • lehen euskalduna.

Igandeko etapa, ZUMY saria, Astigarragatik igaroko da, eta txirrindulariek sei aldiz igoko dute Astigarragako Benta, 3. mailako gaina. Lasterketa goizeko 10:15ean hasiko da, Egiako Karmengo Ama kalean (Donostia), eta 13:00ak aldera amaituko da, puntu berean.

Petritegitik eskerrak eman nahi dizkiegu proba honen antolatzaile guztiei, baina bereziki Egiako Donosti Gain Elkarteari, bere lan handiagatik eta gure etxean jarritako konfiantzagatik.

Aupa zuek!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?