Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardoa eta Zaporeak

2023.05.23 / Azken berriak

Ekainaren 25ean Astigarragako Joseba Barandiaran plazan Zaporeak elkartearen elkartasun ekitaldi berri bat ospatuko da: Tako-Festa.

Oraingoan, takoak eta Petritegiko sagardoa izango dira protagonistak. Ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 4etara izango da eta txartelak 5 euroren truke erosi ahal izango dira.

Bildutako dirua, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko Zaporeak elkarteak jasoko du. Gaur egun, Greziako errefuxiatu-esparruetan harrapatuta dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko elikagaiak prestatzen ari  da elkarte hau.

Petritegik ekainak 25 igandean, gure sagardorik onena eta tako goxoak dastatuz, Astigarragara hurbildu eta Zaporeak elkartearekin bat egitera animatzen zaitu.

Informazio gehiago hemen.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?