Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sari berriak Cider World jaialdian

2023.04.30 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegian zorioneko gaude: bi sari berri irabazi ditugu asteburu honetan Frankfurteko Cider World nazioarteko lehiaketan. Ioritz eta Argoitz Otaño anaiak, familiako 6. belaunaldiko kideak, Frankfurten izan dira sariak jasotzen.

Petritegi Aparduna Erreserbak zilarrezko domina irabazi du.

Petritegi Alai sagar-bakarrak ere zilarrezko domina irabazi du.

 

Nazioarteko sagardo lehiaketa honek 17 herrialdetako 100 ekoizle baino gehiago biltzen ditu eta munduko beste sagardo kultura batzuk ezagutzeko eta gure sagardogintza eta produktuak ezagutarazteko topagunea da. Aurten ere gure ekoizpen berezienetako batzuk aurkeztu ditugu, hala nola Aparduna Erreserba eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen Alai sagar-bakarra (%100 txalaka sagar mota).

Petritegi Aparduna Erreserba

Sagardo Aparduna, modu tradizionalean ekoizten da, bigarren hartzidura botilan burutuz. Prozesu horretan sagardoak bere burbuila edo txinparta bereizgarria sortzen du, eta Petritegiko tunelean gutxienez 18 hilabetez erriman ondu ondoren, sagardo apardunak bereizten duten ñabardurak lortzen ditu: fruta lurrinak eta sagardo sagarren berezko garraztasunaren eta freskotasunaren arteko harmonia ederra. Zure momentu berezienak ospatzeko edari aparta!

Petritegi Alai sagar-bakarra

Bestalde, Alai sagar-bakarra bertako txalaka sagar motarekin bakarrik ekoizten da eta Jatorri Deituraren zigilua dauka. Txalaka sagar berde-horixka, garratza eta zuku askokoa da, eta sagardo honekin bere esentzia transmititzen dugu: sudurrean zein ahoan freskotasuna eta fruta zapore atsegina, Petritegiko sagastian sagar garratz bati kosk egitearen poza bezala.

 

Petritegi, 1526tik sagardogintzan.

Ioritz eta Argoitz Otaño anaiak Frankfuerteko Eiserner Steg zubian.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?