Pixel de Facebook

Alai Sagar-Bakarra

Alai Sagar-Bakarra

8,90 eur

BEZa barne

Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Txalaka sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.

Partekatu:

Petritegi Alai Sagardoaren ezaugarriak

Alai sagardoarekin, Petritegik Txalaka sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna eta freskotasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: alaitasuna.

Alai sagar mota bakarreko sagardoa da, %100 bertako Txalaka sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate zigilua du. Gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan  hautatu dusagar mota hau. Sagar mota hau banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere Txalaka banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.

 

Nazioarteko sariak

2023. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.

 

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako Txalaka sagarrak.

 

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak:

Ikusmena. Kolore horia tonu berdeskekin eta presentzia dotorea.

Usaimena. Fruta zuriaren lurrin nabariak, hala nola sagarra eta udarea.

Dastamena. Fruta-zirrara atsegina, garraztasuna eta freskotasuna, Petritegiko sagastian txalaka bati kosk egitearen poza bezalako sensatzioak.

 

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.

Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

 

Biltegiratzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

 

Alkohol maila: %6 bol.

 

Sulfitoak ditu.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Alai Sagar-Bakarra

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card