Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko telefono arreta

2024.04.15 /

Petritegiko bezero eta lagun.

Gure upategian egunero ahalegintzen gara zuri ahalik eta arreta onena eskeintzen, eta horregatik saiatzen gara gehien kezkatzen zaituzten alderdiak hobetzen.

Horietako bat telefono bidezko arreta da. Dei asko jaso ditugunez, hainbat neurri hartu ditugu, hala nola telefonoari arreta emateko bi pertsona izatea, Aimar eta Ainhoa, eta baita “Laguntzaile birtual” bat jartzea ere (edo makina, batzuek dioten bezala), erreserben kudeaketan laguntzeko.

Josefa Goikoetxea Petritegiko amonaren omenez, "Joxepa" bezala bataiatu dugun laguntzaile birtual honek modu errazean eta urrats gutxitan mahaia erreserba dezake hala nahi dutenentzat. Bestalde, gure taldeko pertsona batekin zuzenean hitz egin nahi duenak "Hablar con el establecimiento" bakarrik esan beharko du.

Zerbitzu hau gaur egun gaztelaniaz soilik dago eskuragarri, baina laster euskaraz ere eskainiko dugu, euskarazko bertsioa garapen fasean baitago.

Otaño-Goikoetxea familiak eta Petritegi osatzen dugun taldeak eskerrak eman nahi dizkizugu emandako arreta eta gure etxearekiko erakusten duzuen leialtasunagatik.

Eskerrik asko!
Petritegi, sagar kultura 1526.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?