Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi eta Patxi Sagardotegi ibiltaria

2024.12.18 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegia eta Patxi sagardotegi ibiltaria elkarlanean hasi dira Nafarroa, Errioxa eta Arabako Errioxan zehar sagardotegiko menuaren catering zerbitzua eskaintzeko.

2025etik aurrera, eskualde horietako jaialdi eta ospakizunek zapore berezia izango dute bi famili hauen arteko batasunari esker. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen Patxi sagardotegi ibiltariak, Petritegiko sagardo bikaina eskainiko du txotxetik zuzenean.

 Zer egiten du berezia elkarlan honek?

  •  Zuzeneko sukaldaritza tradizionala: Patxi sagardotegi ibiltariak ekitaldiaren leku berean sukaldatuko du, gastronomia ikuskizun berezia eta kalitatezkoa eskainiz.
  • Sagardotegiko menua: sagardoan egosiriko txorizoa, bakailao tortilla, parrillan egindako txuleta edo legatza, eta postrearentzat, intxaurrak eta gazta.
  • Petritegiko sagardoa txotxetik: Esperientzia osatzeko, Petritegiko sagardo naturala eskaintzen da txotxetik.
  • Aniztasuna: Patxi sagardotegi ibiltariak bere zerbitzuak herri zein enpresa eta elkarte gastronomikoei eskaintzen dizkie, bezero bakoitzaren beharretara egokituz.

Gehiago ezagutzeko, sakatu hemen.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?