Pixel de Facebook

Urumea, Sagardoaren Ibaia

Historia eta sagardoa elkarturik, Urumean barrena egindako bidaia honetan

Urez bataiatzea

2017.03.02

Urez bataiatzea

Gure ala edo gabarra –«Urumea, Sagardoaren Ibaia» proiektuaren eragile nagusia– Oiartzun ibaian bataiatu genuen, Atlantikaldian. Jaialdia Atlantikoko herrietako musika eta kultura zabaltzeko egiten da, eta 2014ko irailaren 18tik 21era Errenterian antolatu zen (Gipuzkoan). Ondareari eskainitako atalean, hilaren 21ean, igandean, «Ibaiaren jaia» egin zen. Gure gabarrak, kupelez beteta, euskal txalupen elkarretaratze batean parte hartu zuen. Horrez gain, besteak beste, musikaz, bertsolarien jardunaz eta Lizeaga eta Petritegi sagardotegietako sagardoaz gozatzeko aukera izan genuen.

Urez bataiatzea

2014. urtea bukatu aurretik gure ala lehen aldiz atera zen Urumea ibaira, eta, gainera, era oso berezian: Sagardoa bidegile dokumentalaren filmazioan parte hartuz (Elhuyar Fundazioak produzitu du, eta Bego Zubia-k zuzendu).

Urez bataiatzea

Dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2015eko irailean. Euskal sagardogintzaren gaur egungo egoeraren berri emateaz gain, ikusleei ondo azaltzen die sagardogintza nola bilakatu den mendez mende. Horrekin batera, bereziki nabarmendu dute historiaren eta kulturaren ikuspegitik duen garrantzia. Urumean filmatutako irudi ederrenetako eta harrigarrienetako batzuek erakusten dute gure alak Astigarragako dolare-baserrietatik Donostiara heldu arte ibaian zehar egiten zuen garraioa. Lizeaga eta Petritegi sagardotegien jabe diren familietako kide batzuek ere parte hartu zuten dokumentalaren filmazioan.