Pixel de Facebook

Urumea, Sagardoaren Ibaia

Historia eta sagardoa elkarturik, Urumean barrena egindako bidaia honetan

Ala edo gabarraren eraikitzea

2017.03.01

Ala edo gabarraren eraikitzea

Albaola itsas-faktoriak 2014an egurrezko gabarra edo ala –sagardoa Urumea ibaian zehar garraiatzeko erabiltzen zen txalupa– egin zuen. Urumea ibaia gure proiektuaren aktore nagusia da: «Urumea, Sagardoaren Ibaia».

Gabarra eraikitzeko lehenengo urratsak Albaolako azpiegituretan egin ziren, Pasaian: planoak egin, piezak eraiki, muntatu, etab. Geroago, gabarrek gure historian eta gure kulturan izan duten eginkizuna eta erriberako zurgintzaren garrantzia herritarrei azaltzeko asmoz, hainbat jarduera egin ziren Olatu Talka 2014ko jaialdian, Donostia 2016 Europako Hiriburua proiektuan antolatuta.

Ala edo gabarraren eraikitzea

 

Lehenengo jarduera 2014ko maiatzaren 15etik 22a arte egin zen. Gabarra edo ala Donostiako portuan muntatu zen, pertsona guztiei doan zuzendutako lantegi batean (Albaolako kideek eman zuten).

Ala edo gabarraren eraikitzea

Bigarren jarduera, Ziklobia, ekainaren 1ean antolatu zen. Zazpi kilometroko ibilbidea osatu zen, eta motordun ibilgailuek ez zuten handik igarotzerik. Hortaz, Donostiatik Astigarragara doan errepidea, tartean Hernanitik igarota, oinezkoen, bizikletarien, patinatzaileen eta abarren zerbitzura egon zen. Proiektuaren sortzaileak garen sagardotegi biok Lizeaga sagardotegiaren ondoan, antzinako Gartziategi ibai-portutik oso gertu dagoen esparru batean, informazioa jasotzeko, atseden hartzeko eta hamaiketakoa egiteko gunea antolatu genuen; gainera, sagardoa eta Eusko Label produktuak ere eskaini genituen. Gune horretan informazio-panelak jarri genituen, «Urumea, Sagardoaren Ibaia» proiektuaren berri emateko. Horrez gain, gabarra edo ala eraikitzeko beste etapa bat bertan egin zen: Albaolako kideek eta lantegian izena eman zuten pertsonek breazko geruza bat eman zieten ontziaren egurrezko piezei. Egun horretan joko tradizionalak, musika-tailerrak eta kontzertuak ere antolatu ziren.