Pixel de Facebook

Egizu zeure sagardoa

Askatu sagardorako duzun pasioa eta egin zeure muztioa

Egizu zeure sagardoa

Petritegiko sagardotegi honetan, zeure sagardoa egiten erakutsiko dizugu. Kanpora joango gara kizkiarekin sagarrak biltzera, eta zakuetan garraiatuko dugu dolareen alderdira; hor, sagar zukua egingo dugu, sagar ehotzekoa eta esku dolarea erabilita; azkenean, geure ahaleginaren fruitua edo, hobe esan, zukua dastatuko dugu.

Programa:
Ongietorria.
Sagarrak biltzea. Kizkiarekin eta saskiarekin sagarrak biltzea.
Sagastitik dolareetara. Sagarrak dolareetaraino garraiatzea.
Sagardoa egitea. Sagardoa eskuz egitea.
Muztioa dastatzea. Muztio egin berria dastatzea.
Sagardotegiko menua. Helduentzako sagardotegiko menua eta umeentzako haurren menua.

 

Prezioa: 63,90€ pertsonako (sagardotegiko txotx menuarekin).
Haurrentzako prezioa (4-13 urte bitartean, haurren menuarekin): 29€ pertsonako.
Gazteentzako prezioa (14-17 urte bitartean, gazteen menuarekin): 52,75€ pertsonako.

Ordutegia: asteazkenak, 11:30etan. Beste data nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan, visitas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 zenbakian.

Gutxieneko pertsona kopurua: 4 lagun.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa. Jarduera elebiduna izatea gerta liteke .

  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa
  • Egizu zeure sagardoa

Erreserbatu

Erresebatu zure Egizu zeure sagardoa

Jarri harremanetan Petritegirekin