Urumea, Sagardoaren Ibaia

Historia eta sagardoa elkarturik, Urumean barrena egindako bidaia honetan

Urumea, Sagardoaren Ibaiaren ekimena Astigarragako Lizeaga eta Petritegi sagardotegiek sortu dute. Urumeako ibaia mendeetan izan da Astigarraga eta Donostia elkartzeko bide nagusia. Itsasaldiei eta ur korronteei esker, gure arbasoek salgaiak garraiatzen zituzten bi herrien artean ala edo gabarren bitartez, hau da, ibaietan erabiltzen diren zurezko ontzien bitartez. Salgai horietako bat sagardoa izaten zen. Tolare-baserrietan ekoizten zen edari hori, hala nola Petritegin —1526. urtea baino lehen eraikia bera—, eta ondoren, Donostian kontsumitzen zuten. Garraiobide hau XX. mendearen erdialdetik dago desagertua Urumean, eta, Urumea Sagardoaren Ibaiarekin, hura ezagutarazi nahi dugu, herritarrak protagonista dituen zenbait jarduera eta esperientziarekin

Berriak