Pixel de Facebook

"Txotx" esperientzia

Txotx-aren kultura ezagutu

"Txotx" esperientzia

Esperientzia honetan, bederatzi minutuko ikus-entzunezko bat proiektatzen dute, Petritegin sagardoa egiteko modua urteekin nola aldatu den erakusten duena. Barnetik euskal sagardotegia ezagutuko duzu, eta sagardoa zerbitzatu upeletik bertatik, betiere aditu batek lagunduta. Bukatzeko, sagardotegiko menu tradizional oso bat dastatuko duzu.

Jarri gurekin harremanetan, visitas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 zenbakian.

 

Prezioa

Helduak: 46,90€ / pertsonako (sagardotegiko menua barne).

Gutxieneko pertsona kopurua: 12 lagun.

30 lagun baino gehiagoko taldeentzako prezioa, 46,20€ / pertsonako.

 

Ordutegia

Asteartetik larunbatera, 12:30tan eta 19:30tan.

Igandeak, 12:30tan.

Gutxienez 72 ordu lehenagotik egindako erreserbak baino ez dira onartuko.

 

Sarrera ukatzea erreserbatuta. Sagardotegira ezin izango dira sartu nabarmen mozkortuta dauden pertsonak edo estupefazienteen eraginpean egotearen sintomak dituztenak edo jokabide oldarkorrak dituztenak. Bisitaren arduradunak kontratatutako zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du, egindako aurrerakina itzuli gabe.

Ezagutu beste aukerak: 943 45 71 88 / visitas@petritegi.com.

 

 

 

  • "Txotx" esperientzia
  • "Txotx" esperientzia
  • "Txotx" esperientzia
  • "Txotx" esperientzia

Erreserbatu

Erresebatu zure "Txotx" esperientzia