Pixel de Facebook

Gure historia

Petritegi baserri-tolarea, XVI. mende hasieran egina

Josefa Goikoetxea eta Pedro Otaño, Petritegiko sagardogintzari bultzada eman ziona

Baserri-tolaretik datorkio izena Petritegi sagardotegiari. XVI. mende hasieran eraiki zuten hura, eta izenak Petriren etxea esan nahi du; izan ere, orain dela 500 urte, Igeldoko Petri izeneko donostiar batek Gipuzkoako eraikin mota berezi horietako bat eraikitzeko agindu zuen. Hala, familia, baserriko lana eta sagardoaren lantegia bateratu zituen eraikin arkitektoniko bakarrean. Sagar tolarearen inguruan egin zuten baserria; tolare hori eraikineko lehen solairuan zegoen, eta toki handia hartzen zuen.

Petritegi beti egon da leial sagardogintzara emana, baina hemendik familia bat baino gehiago pasatu da XX. mende hasieran gure heren aitonak, Agapito Goikoetxeak, baserria erosi zuen arte. Hark, jakina, eutsi egin zion sagardogintzari, eta jabetza Jose Joaquin Goikoetxeari utzi zion. Hori berehala hil zen, eta oinordetzan Josefa Goikoetxearentzat gelditu zen Petritegi, gure amonarentzat.

Ezagutu gure produktuak

Joaquin Otaño, Petritegi sagardotegiaren bultzatzailea

Josefa langile porrokatua izan zen: baserriko lanez arduratzeaz gainera baratzeaz eta produktuak Donostiako merkatuan saltzeaz, Petritegiko ekonomiaren arduraduna zen; upeletako sagardoa saltzen zien sagardozaleei. Pedro Otañorekin ezkondu zen Josefa, eta sagardotegiaren ordezkari jarri zen, eta bultzada eman zion Petritegiko sagardogintzari, sagardoa egiteko eta botilaratzeko mekanizazioa instalatuta. Kontuan eduki behar da garai hartan Josefak ezin zela sagardotegiko ordezkari izan emakumea zelako, nahiz eta Petritegi oinordetzaz eta izerdiz berari egokitu. Josefari eta Pedrori semeek hartu zieten segida; Juan Luis eta Jose Joaquin Otaño anaiek, hain zuzen. Jose Joaquin arduratu zen Petritegiri aldaketa handia egiteaz; izan ere, harekin sartu zen baserrian enpresa ikuspegi berritzailea, gaur egun gure ezaugarri den ikuspegia, alegia. Oraindik ere, Jose Joaquin da Petritegiko arima eta bihotza, baina gaur egun, sagardotegiaren zuzendaritza familiaren bosgarren belaunaldiaren esku dago.

Petritegiko eraldaketa

Otaño familiaren hirugarren belaunaldia Petritegi sagardotegian

Jokin Otaño, Joaquinen semea, gazte-gaztetandik aritu zen aitaren ondoan lanean. 2005ean hartu zuen negozioaren martxa, eta sagardoaren profesionalizazioaren alde egin zuen, baina betiere tradizioaren esentziari eutsita. Zoritxarrez, Jokin 2009. urtean hil zen, 39 urte zituela, baina haren proiektuari jarraipena eman dio haren arreba Ainara Otañok. Gehienak gizonezkoak diren sektore honetan, lekukoa hartu, eta denen errespetua irabazten jakin du. Ainarak proiektu berri bezain zirraragarriak eraman ditu aurrera, eta ohitura zaharra berrikuntzarekin konbinatu du: Petritegiko sagardo historiaren eta kulturaren zabalkundea zenbait jarduerarekin, EuskoLabel sagardoaren komertzializazioarekin, beste zenbait produkturekin hala nola sagar zukua, Petritegiren merkatua atzerriratzearekin bereziki, AEBetara, eta abarrekin. Horretarako, Otaño familiaren hiru belaundaldiz osatutako taldearen laguntza du, eta, dagoeneko, hasi dira seigarren eta azken belaunaldiko zenbait kide nabarmentzen; esaterako, Jokin Otañoren bi ondorengoak.

Non edaten den petritegi sagardoa