
Petritegi Aparduna Brut Nature

Petritegi Aparduna Estra Lehorra era tradizionalean erabiliz ekoiztu da (botilan buruturiko bigarren irakina edo hartzidura bitartez) gure sagardorik onena erabiliz. Hau da gure txinpartarik alaiena!
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Petritegi Aparduna Estra Lehorraren ezaugarririk bereziena bere txinparta fin eta dotorea da, baita bere izaera berezia ere. Bere ekoizpenerako bertako sagar barietate onenetariko batzu erabili dira. Botilan bertan burutu da bigarren irakina edo hartzidura (era tradizionala erabiliz), 15 hilabeteko errimaren ondoren lepo eginez. Honela lortu dugu Estra Lehorra sagardo lehor hau, gozoa eta garratzen arteko oreka nabarmenarekin eta freskotasun puntu bat.
2022. Bergen (Norvegia) ospatutako Nordic International Cider Awards nazioarteko txapelketan zilarrezko domina.
2023. Xixonen (Asturies) ospatutako SISGA nazioarteko txapelketan, zilarrezko domina.
2024. Xixonen (Asturies) ospatutako SISGA nazioarteko txapelketan, urrezko domina.
Urre koloreko diztiradun ori kolorea. Txinparta fina eta dotorea.
Fruitu usain freskoak, era armoniotsuan xigortu ukituekin.
Sagardo apardun lehorra, mikaztasun punttu batekin eta freskotasun nabarmenarekin, bi kasuetan ekoitzia izan den euskal sagardo sagarren berezitasunarekin.
9ºC eta 10ºC gradu artean zerbitzatu, gozokiro eta koparen ahotik gertu hautsiz, azken hau pixka bat okertuz.
Biltegiratzea:
Petritegi Aparduna jarrera bertikalean, leku freso eta ilunean eta usain arrotzetatik libre biltegiratu behar da.
Alkohol maila: %7 bol.
Sulfitoak ditu.