
Petritegi Aparduna Erreserba

Petritegi Aparduna Brut Nature era tradizionalean ekoiztu da (botilan buruturiko bigarren irakina edo artzidura bitartez) gure sagardorik onena erabiliz. Hau da gure txinpartarik alaiena!
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Petritegi Aparduna Brut Naturen ezaugarririk bereziena bere txinparta fin eta dotorea da, baita bere izaera berezia ere. Bere ekoizpenerako bertako sagar barietate onenetariko batzu erabili dira. Botilan bertan burutu da bigarren irakina edo hartzidura (era tradizionala erabiliz), 15 hilabeteko errimaren ondoren lepo eginez. Honela lortu dugu brut nature sagardo lehor hau, garraztasun punttu bat eta freskotasun nabarmenarekin.
2021. Seattleko Nazioarteko Cider Craft Awards lehiaketan (AEB).
2022. Frankfurteko Nazioarteko Cider World Lehiaketan (Alemania), zilarrezko domina.
2022. Xixonen Nazioarteko XII. SISGA lehiaketan (Asturies), zilarrezko domina.
Osagaiak: bertako sagar barietaterik onenetariko sagardo sagarrak.
Fruitu usain freskoak, era armoniotsuan xigortu ukituekin.
Sagardo apardun lehorra, mikaztasun punttu batekin eta freskotasun nabarmenarekin, bi kasuetan ekoitzia izan den euskal sagardo sagarren berezitasunarekin.
9ºC eta 10ºC gradu artean zerbitzatu, gozokiro eta koparen ahotik gertu hautsiz, azken hau pixka bat okertuz.
Petritegi Aparduna jarrera bertikalean, leku freso eta ilunean eta usain arrotzetatik libre biltegiratu behar da.
Alkohol maila: %7 bol.
Sulfitoak ditu.