
Sagar zuku ekologikoa

Irakite bikoitzeko sagar ozpina, fruta usainekoa, freskoa eta suabea. Gatz mineralak ditu; besteren artean, nabarmentzekoa da potasioa, zeinak doain diuretikoa ematen dion.
Sagardo ozpina lortzeko, bi irakinaldi behar izaten ditu. Lehenengoan, alkoholikoa, eta hor sagar zukua sagardo bihurtzen da, eta bigarrenean, azetikoa; hor, alkohola azido azetiko bihurtzen da, eta horrek ematen dio ozpin gustua.
Eraldaketa horretan, elementu asko kontserbatzen dira; esaterako, gatz mineralak. Hor, nabarmentzekoa da potasioa, doain diuretikoa ematen baitio sagardo ozpinari. Ezaugarri horrek eta beste zenbaitek egiten dute Sagarpe sagardo ozpina hain osasungarria eta onuragarria osasunerako.
Osagaiak: Sagardo naturalaren ozpina. Anhidrido sulfurosoa izeneko antioxidatzaile baimendua gehitua.
Hori distiratsua
Fruta usain freskoa eta leuna.
Freskotasuna eta azidotasun arina.
Anhidrido sulfurosoa du.
Azidotasun guztizkoa, 5º-ri dagokiona
Ez du baldintza berezirik behar gordetzeko.
Hala ere, komeni da toki freskoan eta lehorrean edukitzea, argitik eta tenperatura aldaketa handietatik babestuta.