
Sagarpe Sagardo Ozpina

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura kalitate zigiludun Petritegiko 3 sagar mota bakarreko sagardoak dastatzeko kutxatila: Alai, Ausart eta Suhar. Sagardo bakoitza sagar mota bakarrarekin ekoiztu da, bere amaren gainean, ontzialdatu gabe. Sagar motak: Txalaka, Urtebi Haundi eta Goikoetxe.
Petritegik 2021eko uztan ekoiztutako 3 sagar mota bakarreko sagardoak dastatzeko kutxatila hau aurkezten du. Proiektu hau 2015ean sortu zen bertako sagar bakoitzaren nortasuna transmititzeko asmoz. Orain, lehen sagar-bakarrak dastatu eta bertako 3 sagar moten ezaugarri paregabeez goza dezakegu: Txalaka, Urtebi Haundi eta Goikoetxe.
Sagar mota bakarreko sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kalitate-zigilua dute, eta hauek ekoiztean eta dastatzean sentitu ditugun emozioekin bataiatu ditugu: alaitasuna, ausardia eta suharra.
Eskaneatu kutxatilan aurkituko duzun QR kodea eta parte hartu gure "Kata Jolasean". Bertan, upategira bisita gidatu berezi bat irabazi ahal izango duzu, sagar-bakarrak eta beste sekretu asko nola egin ditugun ezagutzeko.