Petritegi Euskal Sagardoa Premium

Sagardo natural hau Petritegi sagardotegiko Otaño familiak sagardorik onenen artean egiten duen aukeraketa da eta botila gutxi batzuk bakarrik merkaturatzen dira.

ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?

Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.

Kutxa
CL : 0.75

Out-of-Stock
5,95 € BEZ barne

Petritegi Euskal Sagardoa Premium-en ezaugarriak

Petritegi Euskal Sagardoa PREMIUM %100 bertako sagarraz ekoizturiko sagardoa da eta Jatorri Deituraren kalitatezko zigilua darama. Bertako sagarrik onenen egiten dugun aukeraketa da. Bere "amaren" gainean mantentzen da, eta emaitza gorputz handiko eta fruta-usain itzela duen sagardoa da.

Nazioarteko sariak

2023. Rigan (Letonian) ospatutako Nordic International Cider Awards nazioarteko txapelketan zilarrezko domina.

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako sagardo sagarrak.

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak

Ikusmena

  • Lasto kolorea argia.
  • Jatorri endogenoa duen karboniko maila orekatua, txinparta deritzona.

Usaimena/Usaina

Fruitu freskoaren usai finak nabarmentzen dira.

Dastamena

  • Oso orekatua eta atsegina.
  • Gaitik eta izaera berezkotik ezagutzen den sagardoa.

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.

Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Biltegiratzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

Sulfitoak ditu.

Zuretzat interesgarria izan daiteke