
La Petri

[OPARI PACK BERRIA] Petritegiko sagardo txinpartatsuen aukeraketa berezia,dastatzeko edo oparitzeko ezin hobea!
Petritegiko sagardo berezien pack berria: La Petri sagardoaren 2 botila + Petri Rosé sagardoaren 2 botila, gure sagardo freskagarri, gozo eta txinpartatsuak! %4,8 bol.
La Petri topa egiteko sagardo freskagarria da, gozoa eta %4.8ko bol. alk. duena da eta Otaño-Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi upategian ekoiztua. Gure ama Mireni, amona Josefari, Petritegiko etxekoandrei eta baserriko emakume guztiei gure omenaldi kuttuna da La Petri, baserriko lan gogorrak amaitu ondoren, nekaezinak izaki, kantari eta dantzan aritzen baitziren, musikaren doinuz, hurbileneko herriko jaietan.
La Petri sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea eta topa egiteko aproposa. Sagar garratz eta gozoekin ekoizten dugu gure tolaretan, dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
2024. Xixonen (Asturies) ostatutako SISGA txapelketan, bere kategoriko sagardo hoberenaren saria.
Bista. Hori bizia txinparta askorekin.
Usaimena. Fruta-lurrin dotoreak.
Dastamena. Hasiera txinpartatsua, garraztasun arinaren eta gozotasunaren arteko oreka ona, txinpartek sentsazio alaia sortzen dute.
Sagardo hau aperitiborako edo afterworkerako ezin hobea da. Ausartu probatzen sushiarekin, patata “brabekin” edo hanburgesa on batekin.
Botilako presioa (atm): 4.
Alkohola: % 4,8 bol.
Ez du glutenik.
Alergenoak: sulfitoak.
Botilak tente gorde behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabeko batean. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki xukatuz eta koparen ahotik oso gertu, hau pixka bat okertuta dagoela.
Petri Rosé Otaño familiak ekoiztutako sagardo gozoa eta %4.8ko alk. bol. duena da. Petri Rosé sagardogile gazteen ausardiari egiten diogun omenaldia da, beren maisuen oinordetza errespetatuz, zapore berriak sortzeko arriskua baitute. Izan ere, garai berriek zapore berriak behar dituzte. Eta orain sagarrak bere eskuetan daude. Orain beraien garaia da.
Petri Rosé sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea eta topa egiteko aproposa. Sagar gozo eta garratzekin ekoizten dugu gure tolaretan. Dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
Bista: “Eper moko” kolore gorria eta txinparta fina.
Usaimena: Fruitu gorrien, gereziaren eta sagar berdearen aromak.
Dastamena:Sartzerakoan kili-kili sensatzioa da nagusi, gero oso atsegina den fruitu-sentsazioa dator. Txinparta fina dauka eta bertako sagarraren berezko garraztasunak freskotasuna ematen dio sagardo honi.
Botilako presioa (atm): 4.
Alkohola: % 4,8 bol.
Ez du glutenik.
Alergenoak: sulfitoak.
Botilak posizio bertikalean biltegiratu behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabea. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki eta edalontziaren ahoa, apur bat okertuta.