Sagardotegiko Menua Pack berezia

Pack honekinen zure etxean lagun edo senideekin batera sagardotegiko menuaren esperientziaz gozatzeko aukera izango duzu: Sagardoa, txuleta, gazta eta intxaurrak kaxa dotore batean. 

¡Txotx!

Txuletak

54,90 € BEZ barne

Sagardotegiko Kutxa

Badakigu sagardotegiko menua faltan botatzen duzula... sagardoa txotxean, txuleta parrillan eta postrea... Petritegin kutxa berezi hau prestatu dugu zure etxean sagardotegiko menuaz gozatu dezazun.

Gure kutxak produktu hauek ditu

Sagardoak

Gure sagardo adierazgarrienetako 2 botila aukeratu ditugu zuretzat:

Petritegi Euskal Sagardoa Eko

Sagardo hau %100 Etxe-Buru sagasti ekologiko sagarrekin ekoizten da, Petritegi baserriaren inguruan dagoena eta bisita daitekeena. Nekazaritza ekologikotik datozen sagarrekin ekoiztua egoteaz gain, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren zigilua du. Oso freskoa da eta mikaztasuna eta garraztasunaren arteko oreka direla eta, ezin hobea da txuletarekin batera gozatzeko. Alk. % 6 bol. Sulfitoak ditu.

La Petri

La Petri topa egiteko sagardo berria da. Sagardo apardun freskagarria da, gozoa eta alkohol graduazio baxukoa. Gure dolareetan sagar garratz eta gozoekin ekoizten da, eta ezin hobea da edozein ospakizunetan irekitzeko eta topa egiteko. Alk. % 4,8 bol. Sulfitoak ditu.

 

Bertako behien txuleta

Euskal Herriko sagardotegietan, parrillan egindako txuleta plater soil bat baino gehiago da, tradizio bat da, zentzumen guztiak pizten dituen gastronomi esperientzia bat. Kutxa honetan Okelaneko gure lagunek Euskal Herrian hazitako behi onenen artean hautatutako txuleta bat aurkezten dizugu. 

 

Idiazabal gazta

Idiazabal gazta artisaua produktu paregabea da, zapore bizikoa, euskal artzainen lana eta jakitea islatzen dituena. Latxa ardiaren esne gordinarekin egina, gazta honek zapore ahaztezina du ezaugarri. Esne-laktosa dauka. 

 

Intxaurrak

Intxaurrak sagardotegiko menuaren ezinbesteko osagaiak dira, azken ukitua. Fruitu oskoldunak ditu.

 

Ahozapiak

Petritegiren ahozapiak mahai baten inguruan lagun eta senitartekoen artean partekatutako hamaika uneren lekuko isilak dira. Ahozapi hauek, beren marra eta koadroekin kontu handiz ehunduak, maitasun, adiskidetasun eta ospakizun istorioak daramatzate inprimatuta. Abegikortasunaren eta berotasunaren sinboloak dira Petritegiren sustraiak, non sagardoa eta adiskidetasuna esperientzia ahaztezin batean elkartzen diren.

 

On egin!

Zuretzat interesgarria izan daiteke