copy of Petritegi Euskal Sagardoa

Petritegi Euskal Sagardoa Jatorri deituraren kalitate zigilua duen sagardo naturala da. %100 bertako sagar motez ekoiztutako sagardoa da eta bere irakinean edo hartziduran Urtebi Haundi gure legamia erabili degu.

Kutxa
CL : 33CL

10,60 € BEZ barne

Petritegi Euskal Sagardoaren ezaugarriak

Petritegi Euskal Sagardoa %100 bertako sagarraz ekoizturik sagardoa da, Jatorri deituraren kalitatezko zigilua darama eta Urtebi Haundi gure legamia erabili degu muztioaren irakina edo hartzidura egiteko. Kontseilu arautzaileak baimendutako sagar barietate ezberdinen artean sagarrik onenak autatu ondoren ekoizten den sagardo honen emaitza sagardo orekatua eta fruta usain atsegina izatea.

Nazioarteko sariak

2019. Hernanin antolatu zen Sagardo Forum lehiaketan, urrezko domina.

2017. Frankfurteko Cider World lehiaketan, zilarrezko domina. 

Osagaiak: Euskal herrian ekoitzitako sagardo sagarrak.

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak

Ikusmena

  • Lasto kolorea.
  • Uher kolore puntu bat, sagardo naturalari dagokion bezala.
  • Jatorri endogenoa duen karboniko maila orekatua, txinparta deritzona.

Usaimena/Usaina

Fruitu freskoaren usainak nabarmentzen dira.

Dastamena

  • Azidotasun puntu baten eta mikatz sotilarren oreka atsegina.
  • Gaitik eta izaera berezkotik ezagutzen den sagardoa

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.

Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Gordetzea

Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

Sulfitoak ditu.

Zuretzat interesgarria izan daiteke