2015.11.18 / Azken berriak
Petritegin, hainbat jarduera mota ditugu, sagardoaren mundua ezagutzeko eta zure hurkoekin gozatzeko.
Sagartrek: Oinez egiteko lau orduko ibilbidea da. Santiagomendin barrena doa, eta zenbait baserri-tolare erakusten dira, gure jardueraren jatorri gisa. Bidea balizatuta dago, eta edozeinentzako modukoa da. Ikuspegi zoragarriak ditu, eta zenbait geldialdi egiten ditugu gauzak azaltzeko. Ibilbidea bukatzean, Petritegira itzuliko gara, eta sagardoa dastatu ondotik, ohiko sagardo menu batez gozatzen amaituko dugu eguna.
Egizu zeure sagardoa: Jarduera honetan, zeure sagardoa egingo duzu. Sagarra biltzen hasiko gara, kizkiarekin, eta ondoren, zakuetan garraiatuko dugu tolareraino. Hor, sagarra prentsatuko dugu zukua ateratzeko. Gero, urdaila beteko dugu sagardo menu aberats batekin, eta sagar zuku prentsatu berri horretatik botila bat eramango duzu opari.
Musik&Txotx: Azken urteetan, urtarrilaren 5arekin, hau da, Errege Egunaren bezperarekin, Rock-Indie kontzertua antolatzen dugu sagardotegian. Zuzeneko musika kontzertua, pintxoak eta txotxa, zer gehiago nahi duzu!
Sagardoaren Ibaia: Astigarraga eta Donostia beti egon dira Urumeako ibaiak elkarturik. Antzina, horrelako ubideak erabiltzen ziren sagardo-upelak garraiatzeko eta, hala, Gipuzkoako hiriburua hornitzeko. Lizeaga eta Petritegi sagardotegien ideia izan da Sagardoaren Ibaia, eta helburua da Ala izeneko garraiobidea ezagutaraztea.
Bapo Kantari: Maiatzaren 15ean, jaialdia antolatzen dugu. Sagardotegiko menua afaldu eta txotxeko sagardoa dastatu bitartean, euskal kulturako abestiak kantatu ahalko dituzu abeslarien ondoan, eta bertsolarien ateraldiak entzun kupeletan.
Petritegi Kantuz: Abenduaren 19an, Angel Mariezkurrenak eta Petritegik egun hau ospatzen dugu, kantuen bitartez elkartuta, euskal kulturaz eta gure hizkuntzaz gozatzeko. Lagun artean, sagardo menu goxoa dastatuko dugu, txotxeko Petritegi sagardoarekin lagundurik.