Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Hasi da txotx sasoia Petritegin

2016.01.21 / Azken berriak , esperientziak



Urtarrila da, eta dagoeneko hemen da txotx sasoia. Petritegin, ekoizpen datu bikainak ditugu horretarako: 800.000 litro sagardo, eta horietatik 100.000 Eusko Label sagardoa. Gainera, orain dela gutxi, lehen saria jaso zuen Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketan, Azpeitian; sari horrek esan nahi du Euskal Herriko sagardorik onenaren titulua izango dugula aurten.

Ofizialki, urtarrilaren 15ean hasi sasoia, joan den ostiralean, eta apiril bukaerara eta maiatz hasierara arte luzatuko da. Hala ere, Petritegin txotxeko sagardoa gozatuko dugu handik aurrera ere, gure upategia irekita egoten baita urte guztian, dela bazkaltzeko dela afaltzeko.

Izan ere, edozein momentu da ona Petritegiren txotxeko sagardoaz gozatzeko; hori bai, sagardotegien usadioan oinarritzen den menuaz lagunduta: txorizoa, bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Baina beste menu batzuk ere baditugu aukeran. Esaterako, bakailaoaren ordez, har dezakezu legatz kokotea edo buztana, arranparrilan errea. Eta haurrentzako menua ere izaten dugu, Petritegi sagar zukuarekin. Aukera gastronomiko horiek dastatu ahal dira txotx sasoian ere.

Eta eguna borobiltzeko, osa dezakezu esperientzia gastronomiko hori beste jarduera batzuekin. Bisita gidatu bat, ibilaldi bat ingurunean, sagardo dastatze bat... Hementxe gaude zure zain, beso zabalik eta upela prest, sagardoaren kulturako mirariak erakusteko.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?