Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Donostiak inauguratu du Europako Kultur Hiriburutza

2016.01.22 / Azken berriak , kolaborazioak



Urte berria ilusio bereziarekin hasi dugu; izan ere, 2016. urtea Donostiaren urtea da Europako Kultur Hiriburu gisa; hain zuzen, asteburu honetan inauguratu du hiriak titulu hori. Lau egunetakoa izango da inaugurazioa, eta jarduera agenda bete-betekoa izango da; hemen kontsulta dezakezu.

Petritegik ezin zuen ekitaldia bere horretan joaten utzi, eta hortxe egongo gara barnetik laguntzen Sagardoaren Ibaia proiektuarekin; aspalditik ari gara lantzen proiektu hori.

Antzina, baserrietan ekoitzitako sagardoa Donostiara garraiatzen zen Urumea ibaian barrena, gero parte zaharreko tabernetan eta itsas portuan banatzeko. Sagardoaren Ibaiarekin, garraiobide hau ezagutarazi nahi dugu, eta, tradizio hori berreskuratzeaz bat, herritarrei erakutsi zer-nolako lotura zuen Urumea ibaiak sagardoaren munduarekin. Memorian eta herritarren parte hartzean oinarritutako festa izango da, 2016. urte honen udaberrian egingo duguna; hilabeteak dira hura prestatzen ari garela.

Hain zuzen, 2014an eraiki genuen sagardoa garraiatuko duen ontzia, eta urtebete geroago, zurezko ontziralekua. Azkenean, hilabete batzuen buruan, Europako Kultur Hiriburutza iristearekin batean, proiektu pozgarri hau bururatu ahalko dugu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?