Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Abuztuko plana: Euskal sagardoaren kultura.

2017.08.04 /

Udan bete betean sartuta gaude, jende gehiena oporretan dago eta planak egiteko momentua iritsi da. Bai probintziatik aterako ez diren gipuzkoarrentzat, baita Donostiara bisitan datozenentzat, plan zoragarria proposatzen dizuegu abuztuko edozein egunetan egiteko, familian, bikotekidearekin edo taldean: Euskal sagardo kulturaren sekretuak ezagutu Astigarragako Petritegi sagardotegian.

Sagardotegiko betiko menuaren bitartez euskal gastronomia ezagutzeaz gain, Petritegik kultur ekintza desberdinak eskaintzen dizkizue gure edaria den, sagardoa hobeto ezagutzeko: sagarrondoen artean paseo bat, ondoren, dolarea, upategia eta Petritegi baserriak dituen sekretuak ezagutu; Igandeak, haur tailerren egunak; Beste aukera bat, XVI. mendeko baleontzi baten eraikitzea bisitatu ondoren, gure sagardotegiko menua eta sagardoa “txotx” eran gozatzea.

Eskaintza askotarikoak, dibertigarriak eta plan politak, gure sagardoa, euskaldunen milaka urteko edaria,  hobeto ezagutzeko. Ondo pasa!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?