Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Kalitate gorena eta betiko zaporea

2018.12.21 / Azken berriak

 

Otaño-Goikoetxea familia zorioneko dago, izan ere Ainara Otaño sagardogileak bere lantaldearekin batera,  lehentasunezko helburuetako batzu betetzen ari da sagardo ekoizpena eta produktuen  aniztasuna eta

Petritegiko Otaño-Goikoetxea familia zorioneko dago, izan ere, pauso irmoz, Ainara Otaño sagardotegilea eta bere taldea hainbat helburu betetzen ari dira bere sagardo ekoizpena, produktuen dibertsifikazioari eta ziurtapenari dagokionez.

Gaur egun Petritegik, Astigarragako bere instalazioetan, honako produktu hauek ekoizten ditu: sagardo naturalak, Euskal Sagardoa zigilua dutenak (tradizionala, Premium eta ekologikoa); Petritegi sagardo naturala, sagardo naturala eta ekologikoa; sagar zukua naturala eta ekologikoa, bi formatu desberdinetan, 750 ml eta 250 ml (berrikuntza). Gainera, artisau-zuku horren ekoizpenaren zati bat nekazaritza ekologikotik etorritako sagarrekin egiten da eta dagokion zigilua darama.

 

Ziurtagiri berriak

Petritegiren produkzio-taldeak lan handia egin du produktuen kalitatea bermatzeko ziurtagiri berriak lortzeko. Horrela, Ainara Otañok , Txetxu Mujika,  eta Ioritz Fuentes sagardo-produzkio buru eta  kalitate-arduradunak urrenez urren,  bi mugarri garrantzitsu lortu diztute: batetik, IFS Global Markets Foods ziurtagiria eta bestetik Estatu Batuetako gobernuaren FDAren onespena, beren produktuak elikagaien banaketa-kate garrantzitsu batean saldu ahal  izateko,. horretarako  Astigarragako  instalazioetara espreski bidalitako pertsonalak burutu zuen ikiskaritza gaindituz.

Gauzak horrela, Petritegik zoriontasuna partekatu nahi du lagun eta bezero guztiekin, eta Gabon zoriontsuak eta urte hasiera ona izatea opa, denon osasunagatik Petritegi Aparduna bere sagardo natural apartsuarekin  topa eginez.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?