Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Aparduna sagardoak saria jaso du

2019.04.02 / Azken berriak

Petritegin poz pozik gaude, gure Petritegi Aparduna 18 hilabete sagardo apardunak bere lehen saria irabazi duelako! Alemanian, Frankfurt-en ospatu den Cider World'19 Sagardo txapelketan irabazitako domina izan da hain zuzen ere. Gure poztasuna are handiagoa da, izan ere modu honetan ekoitzitako sagardoaren lehen uztako sagardoa baita saritua.

Duela bi urte ere parte hartu genuen txapelketa honetan eta Ainara Otaño sagardogileak, momentu hartan Petritegi Sagardoak, sagardo naturalak,  eskuratutako Zilarrezko sagarra saria jaso zuen.

Ba al dakizue nola ekoizten dugun Aparduna sagardo natural aparduna? Petritegin era tradizionala mantentzen dugu: Gure Kupeltegiko kalitate  handiko sagardo bat aukeratzen dugu, botilaratu eta (legamien bitartez) bigarren artzidura bat eragiten diogu. Hau bukatutakoan, botilek horizontalean jarririk atseden hartzen dute (errima) gutxienez 18 hilabete, produktua bera finduz. Ondoren, lepo egitea eta amaierako kortxoztatzea burutzen da. Petritegi Apardunak txinparta dotorea, lurrin fresko eta frutadunak eskeintzen ditu, baita ahopasa gozo bat ere. Petritegiko nortasun berezia duen edaria.

Petritegi Aparduna gure txinpartarik alaiena da. Ireki botila bat eta elkarbanatu gehien maite dituzunekin.

Eta zu, zeren zain zaude probatzeko?

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?