Pixel de Facebook

Euskal Sagardoa Eko

75 zl-ko 3 botila

Euskal Sagardoa Eko Euskal Sagardoa Eko Euskal Sagardoa Eko

22,99 eur

BEZa barne

Gure Euskal Sagardo ekologikoa egiteko erabiltzen ditugun sagarrak %100 Euskal Herriko laborantza ekologikokoak dira eta Urtebi Haundi gure sagar legamiarekin hartzitua izan da. Sagardo honek gure osasunarekin eta inguruaren jasangarritasunarekin daukagun konpromezuaren islada da. ENEEK eta Euskal Sagardoa zigiluak ditu.

Partekatu:

Petritegi Euskal Sagardoa Eko, sagardo ekologikoaren ezaugarriak

PETRITEGI EKO sagardoa produkzio ekologikoko gure sagardoa da. Sagardoa egiteko etxeko sagarrondo ekologikoetako sagarrak erabiltzen ditugu. Muztioaren irakina edo hartzidura egiteko Urtebi Haundi gure sagar legamia erabili degu.

Ahoratzean, freskotasuna nabaritzen da sagarren azidotasun-puntuaren eraginez, eta fruta-gustuko ñabardurak ere sumatzen dira. Produktu hau iraunkorra da, eta errespetatzen ditu hala ingurumena nola gure osasuna. ENEEK eta Euskal Sagardoa zigiluak ditu.

2019an hegaztien eta saguzarren bidez intsektuen izurriteak kontrolatzeko BIOBOX proiektua martxan jarri genuen. Proiektu hau Aranzadi Zientzia Elkartearen, Euskal Sagardoa Jatorrizko Deituraren eta Gipuzkoako hainbat sagardotegitan sortu zen, eta horien artean Petritegi dago. Horrela, gure sagar ekologikoen defentsa biologiko eta naturala aldeko apostua egiten dugu. Horrela edari jasangarriagoa da, ingurumena eta gure osasuna errespetatzen dituena.

 

Sariak

2023. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo lehiaketan, zilarrezko domina.

2022. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo lehiaketan, zilarrezko domina.

 

 

Osagaiak

Sagardo-sagarrak laborantza % 100 ekologikokoak dira, Euskal Herrikoak.

 

Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak

Ikusmena
Lasto kolorea eta tonu berdeak.
Uher kolore puntu bat, sagardo naturalari dagokion bezala
Jatorri endogenoa duen karboniko fina, txinparta deritzona.

Usaimena/Usaina
Lurrin baltsamikoak eta freskotasun nabarmena.

Dastamena
Ahoratzean, oreka nabarmena eta bertako sagarren berezkoa duen mikatz gusto atsegina.

Zerbitzatzeko baldintzak

Komeni da botila 10 gradutan zerbitzatzea
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Gordetzea
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

Sulfitoak ditu.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Euskal Sagardoa Eko

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card