Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ergobia eta Petritegiko sagardoa

2021.01.25 / Azken berriak

2019ko irailean, Petritegik Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia irabazi zuen. Sagardoa Routek antolatzen duen lehiaketa Astigarragako Ergobia auzoko plazan ospatu zen urte horretan.

Baino Petritegi eta Ergobia auzoaren arteko harremana duela mende asko hasi zen. Petri Martinez de Igueldok, 1526a baino lehen Petritegi dolare baserriaren sortzaileak, Murgiako jauntxoari lur-sail batzuk erosi zizkion Ergobian zegoen Urumea ibi zaharraren ondoan: Auspero eta Aiotzategiko lurrak, XVI. mendetik sagastiak landatu zituztenak.

Petritegiko zizarra Ergobian

1735eko urrian, Petritegiko maiorazkoaren jabeak, Jose Joaquin de Arbizuk, baserrian ekoiztutako barrika bat zizarra jarri zuen salgai Ergobia auzoan. Zizarra, zuhaitzetatik ondo heldu gabe eroritako sagarrekin ekoizten zen, eta edari arina eta oso alkohol-graduazio txikikoa zen, sagardoa baino lehenago ekoiztu eta saltzen zena.

Ergobiako zubia eta Urumea ibaia (Didier Petit de Meurville, 1860ko hamarkada).

XX. mendea

Abuztuaren amaieran ospatzen diren Ergobia auzoko festak oso ezagunak dira gure eskualdean. Petritegi eta jai hauen arteko harremana 1968 urtetik dator (ikusi argazkia). Baino Gipuzkoako sagardozaleen artean ezaguna baldin bada Ergobia, bere sagardo-lehiaketarengatik da, Euskal Herrian gaur egun ospatzen den zaharrena.

Ba al zenekien Petritegiko sagardoak 1987an txapelketa hau irabazi zuela lehen aldiz?

Petritegiko iragarkia, 1968ko Ergobiako jai egitarauan.

Petritegitik eskerrak eman nahi dizkiegu ergobitar guztiei, gure etxean duten konfiantza eta maitasunagatik. Ea ahalik eta azkarren auzoko jaiak elkarrekin goza ditzakegun!

Gora Ergobia!

P. D. Otaño familiak Agustin Urreagari bihotzez eskertu nahi dio Petritegi eta Ergobiaren harremanari buruz eman digun informazioa. Bejoindeizula!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?