Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko bisita gidatuak itzuli dira!

2021.06.03 / Azken berriak

Gaur, ekainak 3, Sagardoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Astigarragako Petritegin, gure upategiko ateak berriro ireki ditugu bisita gidatuak eskaintzako.

Izan ere, osasun-egoera hobetzeari esker, berriz eskain ditzakegu sagarturismoaren kultura-esperientziak. Gaurtik aurrera, 1526an sortutako Petritegi dolare-baserrian jatorria duen gure upategia bisitatzeko aukera izango duzu, euskal sagar eta sagardoaren antzinako kultura ezagutzeko eta sagardotegiko menu tradizionalean oinarritutako gure proposamen gastronomikoaz gozatzeko (ezagutu hemen gure menuak).

Petritegik bi motatako bisita gidatuak proposatzen dizkizu: lehenengoa, sagardoa esperientzia, upategian hain ezagunak ez diren lekuetatik ibilbide gidatua egitea eta gure dolarean egindako hiru produktu dastatzea. Bigarrenean, gastronomiaren esperientzian, lehen aipatutako bisita eta sagardotegiko menua dastatuko dira.

Arrauning-ekin eta Sagardoa Routerekin lankidetzan, Urumea Sagardoaren Ibaia jarduera eskaintzen dizugu. Bertan, sagardotegira bazkaltzera etorri aurretik, Urumea ibaian kultura, natura eta kirola uztartzen dituen esperientziaz gozatuko duzu.

Badakizu, Petritegik udarako plan ezin hobea proposatzen dizu: Euskal sagarkultura ezagutzea eta gozatzea, proposamen gastronomiko tradizional batekin batera, eta hori guztia Donostiako erdigunetik 7 km-ra dagoen ingurune natural batean.

Kontsulta eta erreserba gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: visitas@petritegi.com edo 943457188.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?