Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia irailan

2021.09.02 / Azken berriak

Irailean gaude eta Astigarragako Petritegi sagardotegiak bere ohiko zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen du, euskal sagardo-kulturaz gehien gustatzen zaizun moduan goza dezazun. Hemen sagardotegi, upategi, denda eta Petrikafeko ordutegi berriak.

Sagardotegia

Sagardotegiaren ordutegia honako hau izango da:

  • Bazkariak, asteartetik igandera, 13:00etatik 15:00etara.
  • Afariak, asteartetik ostegunera, 20:00etatik 21:30era; eta ostiral eta larunbatetan, 20:00etatik 22:00etara.
  • Astelehen osoa eta igande gaua, asteko atsedenagatik itxita.

COVID-19aren pandemiaren hedapenari eusteko egungo murrizketen arabera, mahaiko mahaikideen gehieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da, edukiera barnealdean % 50ekoa eta segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa. Instalazio guztietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta zutik kontsumitu debekatuta dago; beraz, sagardoa botiletan zerbitzatzen jarraituko dugu. Gogoratu Petritegin zure behar bereziak kontuan hartzen ditugula (zeliakia, alergiak, haurdunaldiak, etab.), horregatik aurrez aipatzea eskertzen dizugu.

Sagardotegiko menuak kontsultatu eta zure mahaia, reservas@petritegi.com helbide elektronikoan edo 943457188 telefonoan erreserbatu dezakezu.

 

Upategia

Astigarragako Petritegi upategia, jatorria izen bereko 1526. urteko baserrian duena, bisitatzen jarrai daiteke euskal sagardoaren kultura ezagutu eta gozatzeko. Horretarako, hainbat kultur eta gastronomi esperientzia eskaintzen dizkizugu:

  • Sagardoa esperientzia, Petritegiko leku ezezagunenetara ordubeteko bisita eta bertako hiru produktu onenen dastaketa. Hemen informazio gehiago.
  • Gastronomi esperientzia: lehen aipatutako bisita egitea da plana, eta, ondoren, sagardotegiko ohiko menuadastatzea. Hemen informazio gehiago.
  • Urumea Sagardoaren ibaia: Natura, historia, kirola eta gastronomia uztartzen dituen esperientzia. Ezagutu sagardoaren ibaiaren sekretuak eta biribildu eguna sagardotegiko menurik onenarekin. Hemen informazio gehiago.

Badakizu, Petritegik plan ezin hobea proposatzen dizu: Euskal sagardo-kultura ezagutzea eta horretaz gozatzea, tradizioan oinarrituriko gastronomi proposamen batekin, eta hori guztia Donostiako erdigunetik 7 km-ra dagoen natur ingurune batean.

Kontsulta eta erreserba gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: visitas@petritegi.com edo 943457188.

Denda

Astigarragako Petritegi upategiko dendan gure dolarean egindako produktu guztiak erosi ahal izango dituzu (sagardo naturalak, sagardo apardunak, zukuak, cider-ak, etab.), baita gourmet produktuak ere (gazta, irasagarra, teilak eta zigarrtxoak, txokolateak, etab.). Dendak ordutegi hau du:

  • Astelehenetan, 9:00etatik 18:00etara
  • Asteartetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara.
  • Igandeetan, 9:00etatik 18:00etara.

Produktu horiek online dendan ere eros ditzakezu, penintsula osorako bidalketak egiten ditugu eta 50 €-tik gorako eskaeretarako bidalketa-gasturik gabe.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?