Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia 2022ari begira

2022.01.09 / Azken berriak

Sagardozaleak sagardotegien denboraldi berria iristeko irrikan daude: bisitatu beharreko upeltegien zerrenda egin, mahaia erreserbatu eta bakailao-kazola saltsan enkargatu, 8etan puntuan geratu sagardotegiko sarreran... eta uzta berriko sagardoaz gozatu! Urteko erritua hemen da. Sagardoa maite dutenen erritua hemen da.

Urtarrilaren 14an, ostirala, sagardotegi denboraldi berri bati ekingo diogu Petritegin.

Sagardo berriak.

Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi gara, gauza berriak probatu nahi dituen mundu batean. Petritegin badakigu garai berriek zapore berriak behar dituztela, izaera handiko edariak, graduazio baxua eta tokian tokikoarekin konprometitutakoa. Horregatik aurkezten dugu Sagar Krash, bertako sagarrekin egindako edari freskagarria, % 4,5eko bolumenarekin. Jaioberria den sagardo modernoa honek harrera ona izan du Gijonen ospatu den SISGA Nazioarteko Lehiaketan irabazitako bi dominen lekuko. Gozatu eta bizi zapore berezia! Ezagutu gehio hemen.

Euskal Herrian, betidanik, sagardoa egiteko sagar barietate ezberdinak nahastu izan dira. Garratzak, mikatzak, gezak... Gaur egun, Euskal Sagardoa jatorrizko izenak 115 sagar mota ditu katalogatuta. Petritegin gure sagarrak hobeto ezagutu nahi ditugu, eta horregatik 2015az geroztik barietate bakarreko sagardoak ekoizten ditugu: Goikoetxe, Gezamina, Txalaka, Urtebi Haundi, Moko, Urtebi Txiki, Mozolua, Frantses sagarra, Patzolua, Errezila eta Manttoni. Aurten lehen sagardo botilaratuak aurkeztuko ditugu.

Ildo horretatik tokiko, gertuko eta kalitatezko ekoizpenaren aldeko apustua indartuko dugu: udaberrian, Joxepa Goikoetxea eta Pedro Otaño aitona-amonen garaikoa den Santiagomendiko sagastia birlandatuko dugu.

Sagardotegiaren jasangarritasuna.

Petritegin gure arbasoengandik mendia, baserria eta sagastia ezaugarri dituen paisaia jaso dugu. Paisaia natural eta kulturala, etorkizuneko belaunaldientzat zaindu beharrekoa. Urteak daramatzagu gure sagardogintzaren garapen iraunkorrarekin konprometituta, eta hainbat proiektu gauzatzen ari gara: ekoizpeneko hondakin organikoak berreskuratzea (patza, liak); sagastiko intsektu izurriteen kontrol biologikoa hegazti eta saguzarren bidez (Biobox); ontziak berrerabiltzea; arroparako tindu organikoak (Lurrekolore); etab.

Mugikortasun jasangarriaren eta CO2 emisioen murrizketaren aldeko apustua ere egiten dugu. Petritegin auto elektrikoentzako karga azkarreko estazio bat instalatuko dugu Wenearekin elkarlanean. Horrela, gure bezeroek ibilgailuak kargatu ahal izango dituzte Petritegin dauden bitartean.

1526tik Petritegi sagardogintzarekin lotuta dago, eta, Gipuzkoako antzinako txoko honetatik, Astigarragara etortzera gonbidatu nahi zaituztegu, sagarraren eta sagardoaren inguruko esperientzia kultural eta gastronomiko segurua bizi dezazuen.

Tradizio batzuek definitzen eta batzen gaituztelako.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?