Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko sagardo aparduna

2022.02.25 / Azken berriak

Petritegin oso pozik gaude! Gure Brut Nature sagardo Apardunak sari bat jaso berri du Seattleko (AEB) Cider Craft Magazine Awards nazioarteko lehiaketan.

Sari honi gure Apardunak lortutako beste sari batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola Frankfurteko (Alemania) Cider World nazioarteko lehiaketarena.

 

Zaporez eta burbuilaz beteriko istorio bat

Sagardo aparduna ez da edari berria Gipuzkoan: XIX. mendearen amaieratik azaltzen bait da agirietan. Garai hartako markarik ospetsuenak hauek ziren: Brunet familiak Lasarte-Orian ekoizten zituen “El Miquelete” eta “Oria” sagardoak, Oiartzungo  "Michelena y Urbina" sagardoa (1897tik) eta Azpeitiako "la Vasco-Argentina" (1910etik).

Petritegitik hurbilago, 1924an Jose Lasak sagardo aparduna ekoizten zuen Ergobian, gaur egun Astigarragako auzoa  eta sagardo-tradizio handiko lekua.

Sagardo aparduna Donostiako XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako jatetxeetan kontsumitzen zen batez ere. Gerra zibilaren ondoren, sagardo mota hori kontsumitzeko eta ekoizteko ohitura galdu egin zen, eta orain Petritegin berreskuratu dugu.

 

Ba al dakizu nola ekoizten den sagardo aparduna?

  1. Kalitate handiko sagardo aparduna lortzeko bertako sagar barietate onenetako batzuk erabiltzen ditugu, hala nola Goikoetxe, Txalaka, Gezamina, Urtebi Txiki, Urtebi Haundi eta Moko.

  2. Sagardo naturala lortu ondoren, sagardoaren bigarren irakina edo hartzidura egiten da, metodo tradizionalaren erabiliz, botilan bertan. Hemen sortuko da edari honen hain bereizgarria den burbuila ospetsu eta freskagarria.

  3. Sagardoa berehala hasten da ontzen, botilak errima-posizioan (horizontalki etzanda). Prozesu hau gutxienez 9 hilabetez luzatuko da.

  4. Amaitzeko, bigarren hartziduraren hondarrak dekantatu egiten dira botilak «punta» posizioan jarriz, botilei lepo-egitearen aurretik. Horrela lortzen dugu Petritegin brut nature sagardo aparduna, bere garraztasun arinagatik, freskotasunagatik eta burbuila finagatik nabarmentzen dena.

  5. Edari hau aproposa da aperitifan hartzeko eta arrozekin, arrainekin eta itsaskiekin batera edateko.

    Sagardo Apardunari buruz gehio jakiteko eta erosteko, klikatu hemen.

    Petritegi Aparduna, gure txinpartarik alaiena.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?