2024.05.17 / Azken berriak
Astigarragako Petritegi upategiak LA PETRI sagardo sorta berria aurkezten du: dibertigarriak, freskagarriak eta konplexurik gabeak. Topa egiteko sagardo sorta berri hau alaitasunari, ospakizunari eta gozamenari egiten diogun omenaldia da. Bi erreferentzia aurkeztu ditugu: La Petri eta Petri Rosé.
Sagardo hauek %4.8ko bol. alk. dute, dieta beganoa egiteko egokiak dira eta ez dute glutenik.
Ekoizpena
Sagardo hauek metodo tradizionalen bidez egiten dira eskuz, formula bakar eta ausart baten bidez, heltze-puntu ezin hobean bildutako sagar garratz eta gozo desberdinak nahasten dituena.
Lehenik, hartzidura alkoholikoaren ondoren oinarrizko sagardo natural bat lortzen da, astiro eta tenperatura kontrolatuan egiten dena. Ondoren, argitu eta iragazi egiten da, karbonatazio-prozesura pasatzeko.
Dastatze-oharra
La Petri
Bista. Hori bizia txinparta askorekin.
Usaimena. Fruta-aroma dotoreak.
Dastamena. Hasiera txinpartatsua, garraztasun arinaren eta gozotasunaren arteko oreka ona, txinpartek fruta sentsazio alaia sortzen dute.
Petri Rosé
Bista: Kolore gorri burbuila finekin.
Usaimena: Fruitu gorrien, gereziaren eta sagar berdearen aromak.
Dastamena: Sarrera atsegina fruta-sentsazioarengatik eta burbuila finarengatik; sagardo-sagarraren berezko freskotasuna eta garraztasun sotil batekin amaitzen da.
Zerbitzua
Zerbitzatu hotz 6-8ºC-ko tenperaturan eta ardo apardunaren kopa batean.
Alkohola
% 4,8ko bol.
Alergenoak
Sulfitoak ditu.
Uztarketak
Aperitiborako edo afterworkerako ezin hobeak. Probatu ezazu sushiarekin, patata biziekin, pizzekin edo hanburgesa on batekin.