Petri Rosé

Topa egiteko rosé sagardo freskagarria, gozoa eta %4,8ko alk. bol. duena. Online denda.

ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?

Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.

Kutxa
CL : 0.75

15,00 € BEZ barne

Petri Rosé sagardoaren ezaugarriak

Petri Rosé Otaño familiak ekoiztutako sagardo gozoa eta %4.8ko alk. bol. duena da. 

Petri Rosé sagardogile gazteen ausardiari egiten diogun omenaldia da, beren maisuen oinordetza errespetatuz, zapore berriak sortzeko arriskua baitute. Izan ere, garai berriek zapore berriak behar dituzte. Eta orain sagarrak bere eskuetan daude. Orain beraien garaia da.

Petri Rosé sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea eta topa egiteko aproposa. Sagar gozo eta garratzekin ekoizten dugu gure tolaretan. Dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.

EKOIZPENA

Muztioa era tradizionalen bidez lortzen da, eta, horretarako, sagar garratzak eta gozoak nahastutzen dira. Hartzidura alkoholikoa tenperatura kontrolatuan egiten da, oinarrizko sagardoa lortuz eta ondoren iragazketa eta karbonatazioa egiten dira.

DASTATZE OHARRA

Bista: “Eper moko” kolore gorria eta txinparta fina.

Usaimena: Fruitu gorrien, gereziaren eta sagar berdearen aromak.

Dastamena:Sartzerakoan kili-kili sensatzioa da nagusi, gero oso atsegina den fruitu-sentsazioa dator. Txinparta fina dauka eta bertako sagarraren berezko garraztasunak freskotasuna ematen dio sagardo honi.

EZAUGARRIAK

Botilako presioa (atm): 4.

Alkohola: % 4,8 bol.

Ez du glutenik.

Alergenoak: sulfitoak.

KONTSERBAZIOA ETA ZERBITZUA

Botilak posizio bertikalean biltegiratu behar dira, leku fresko, ilun eta usain arrarorik gabea. Zerbitzatu 8ºC-ko tenperaturan, emeki-emeki eta edalontziaren ahoa, apur bat okertuta.

Nutrizio balioak

Nutrizio-balioak (100 ml): 100 ml-ko E = 95,2 kJ / 22,4 kcal 

Balio energetikoa, 95,2 kJ 

Balio energetikoa, 22,4 kcal 

Koipeak, < 0,5 g 

- horietatik, saturatuak, < 0,5 g 

Karbohidratoak, 5,6 g 

- Horietatik, azukreak 4,2 g 

Proteinak, < 0,2 g 

Gatza, 0 g 

Zuretzat interesgarria izan daiteke