2024.06.13 / Azken berriak
Ba al zenekien txotx denboraldia amaitu eta sagardotegi gehienak itxi ondoren oraindik badagoela sagardoa txotxetik eta menu tradizionalaz gozatzeko leku bat?
Bai, hala da, Petritegin urte osoan dauzkagu kupelak zabalik zuretzat. Zatoz gure sagardotegira, eta salbuespen horren zergatia jakiten duzun bitartean, udaren hasiera honetan, sagardoak giro ezinhobean dastatzeko aukera izango duzu.
Gainera, Petritegin esperientzia berriak eskaintzen ditugu, esperientzia gastronomikoaren osagarri.
Petritegiko Sagar Kata.
Ba al zenekien Petritegin 17 sagardo desberdin baino gehiago ekoizten ditugula? Dastatze horizontal honetan, sagardo mota ugari aurkituko dituzu, eta familiako 6. belaunaldiko kidea den Argoitz Otaño gure enologo gaztearen, ekoizpen esanguratsuenetako batzuk dastatuko dituzu.
Albaola eta sagardotegia.
Ba al dakizu antzinako euskal baleazaleek ehunka sagardo upela garraiatzen zituztela Ternuarako itsas bidaitan? Ezagutu marinel ausarten ibilaldien historia harrigarria eta sagardoarekin duten harremana Albaola museora egindako bisitarekin. Bertan, XVI. mendeko baleontzi baten erreplika bat eraikitzen ari dira. Ondoren, gure upategian, sagardotegiko menuaz gozatu ahal izango duzu. Ez diezazutela kontatu!
*BERRIKUNTZA* Albaola + garraioa.
Egin zure sagardoa.
Badakizu zer den kizkia bat? Eta matxaka? Enpresentzat zuzendutako team building esperientzia berri honetan, presta zaitez lanean hasteko, zure taldeari sagarrak biltzen lagundu, txikitu eta dolarean estutuz. Sagar-muztioa edo zizarra egingo duzue zuen eskuekin, eta bai, gero edan eta indarberritu ahal izango duzue. Jarduera horrek, zure taldea gehiago motibatzeaz gain, sagar kulturarekin eta naturarekin lotuko du. Jardueraren ondoren, zer hoberik eguna biribiltzeko sagardotegiko menuaz gozatzea baino.
Kayak Oria ibaian eta sagardotegia.
Orio Gipuzkoako kostaldeko herri txiki bat da, oso ezaguna bere itsas tradizio handiagatik. Herri eder horretan itsasoratzen da Oria ibaia. Kirola, gastronomia eta euskal kultura batzen dituen esperientzia paregabea proposatzen dizugu. Ezagutu Oria ibaia eta bere inguruak arraunean! Eta gero, Petritegin, sagardotegiko menuaz gozatu.