Pixel de Facebook

Urumea, Sagardoaren Ibaia

Historia eta sagardoa elkarturik, Urumean barrena egindako bidaia honetan

Proiektuaren jatorria Urumea Sagardoaren Ibaia

2017.02.28

Proiektuaren jatorria Urumea Sagardoaren Ibaia

Astigarragako dolare-baserri ekoizten zen sagardoa asko Donostiara eramaten zen, hango etxe eta sagardotegiak hornitzeko, eta oro har, Ternuara abiatzen ziren bale-ontzietako arrantzaleen edari bezela ere saltzen zen.

Aintzinetatik eta XIX. mendearen erdialdera arte, Astigarraga eta Donostia lotzen zituen bide nagusiena Urumea ibaia izan zen. Egurrezko ontzi batzuetan –ala edo gabarra izenekoak– garraiatzen ziren pertsonak eta gauzak. Ibaiaren lasterrez eta hagaien bitartez mugitzen ziren alak, eta ur-goraldiez eta ur-beheraldiez ere baliatzen ziren gidariek. Astigarragako Urumea ibaian zeuden portuetan sagardo-kupelak ontzietara igo, eta Donostiako Santa Katalina auzoan zegoen portuan deskargatzen zituzten. Handik, itzainek gidatutako idi-gurdietan sagardo-kupelak eramaten zituzten hiriaren barrualdera.

Proiektuaren jatorria Urumea Sagardoaren Ibaia

Gure ikerketen bidez jakin dugu, XVI. mendearen hasieratik, Urumea ibaitik gertu zeuden dolarre-baserri haietako bi Lizeaga eta Petritegi zirela; sagastiak baserrietan bertan zituztela, sagardoa egiten zutela, eta ontziraleku propioa ere zeukatela.

Proiektuaren jatorria Urumea Sagardoaren Ibaia

Hori dela eta, Gipuzkoako antzinako ohitura hori Astigarragako Lizeaga eta Petritegi sagardotegietan berreskuratu nahi izan dugu; are gehiago, gure historia eta gure kultura herritarrei jakinarazi nahi diegu, berriz sortzeko eta partekatzeko.