Sagarpe Sagardo Ozpina

Irakite bikoitzeko sagar ozpina, fruta usainekoa, freskoa eta suabea. Gatz mineralak ditu; besteren artean, nabarmentzekoa da potasioa, zeinak doain diuretikoa ematen dion.

ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?

Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.

Kutxa : 2
CL : 50

1,95 € BEZ barne

Sagarpe Sagardo Ozpina Ezaugarri

Sagardo ozpina lortzeko, bi irakinaldi behar izaten ditu. Lehenengoan, alkoholikoa, eta hor sagar zukua sagardo bihurtzen da, eta bigarrenean, azetikoa; hor, alkohola azido azetiko bihurtzen da, eta horrek ematen dio ozpin gustua.

Eraldaketa horretan, elementu asko kontserbatzen dira; esaterako, gatz mineralak. Hor, nabarmentzekoa da potasioa, doain diuretikoa ematen baitio sagardo ozpinari. Ezaugarri horrek eta beste zenbaitek egiten dute Sagarpe sagardo ozpina hain osasungarria eta onuragarria osasunerako.

Osagaiak: Sagardo naturalaren ozpina. Anhidrido sulfurosoa izeneko antioxidatzaile baimendua gehitua.

Ezaugarri organoleptikoak eta sentsorialak

Ikusmena

Hori distiratsua

Usaimena/Usaina

Fruta usain freskoa eta leuna.

Dastamena

Freskotasuna eta azidotasun arina.

Ezaugarriak 

Anhidrido sulfurosoa du.

Azidotasun guztizkoa, 5º-ri dagokiona

Gordetzea

Ez du baldintza berezirik behar gordetzeko.

Hala ere, komeni da toki freskoan eta lehorrean edukitzea, argitik eta tenperatura aldaketa handietatik babestuta.