ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Sagar mota bakarreko Euskal Sagardoa. %100 Urtebi Txiki sagar motarekin ekoiztutako sagardoa.
ZURE DASTATZE-KUTXA NAHIAGO DUZU?
Aukeratu zure sagardo gustokoenak eta etxera bidaliko dizkizugu benetako sagardo dastaketa egin ahal izateko.
Jare sagardoarekin, Petritegik Urtebi Txiki sagarraren nortasuna transmititu nahi du: hau da, garraztasuna, mikaztasuna eta sendotasuna. Sagar-bakar hau ekoiztean eta dastatzean sentitzen dugun emozioarekin bataiatu dugu: askatasuna.
Jare sagar mota bakarreko sagardoa da, %100 bertako Urtebi Txiki sagar motarekin ekoiztua dago eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren kalitate zigilua du. Argoitz Otaño Merketegik gure enologoak Petritegiko hornitzaile onenen sagastietan hautatu du sagar mota hau. Urtebi Txikia banaka jaso da heldutasun-une egokian, eta dolareetara 1.000 kg-ko kaxetan eraman da. Upategian ere banaka landu eta mimatu da, sagardoa bere amaren gainean mantenduz, horrela bere usain eta zaporeak indartuz.
Kolore hori berdexka, txinparta finarekin eta gazte itxurarekin.
Intentsitate eta konplexutasun aromatikoa (sagar berdea), freskura eta oroitzapen gozoak.
Lehenik eta behin, garraztasuna nabaritzen dugu eta gero fruta-eztanda bat nagusitzen da. Sagar mota honen ezaugarria den mikaztasunak egitura eta gorputza ematen ditu, aho-igarotze luzeago eginez.
Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.
Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.
Alkohol maila: %6 bol.
Sulfitoak ditu.