
Petritegi Euskal Sagardoa Eko

Han-hemengo sagarrekin ekoiztutako sagardoa. Gorenak kalitate bermearekin!
Petritegi sagardoaren ezaugarri nabarmena izaera propioa da, geure sagardozaleen eskarmentu handiaren emaitza. Horretarako, sagardo sagar nahasterik onenak egiten dituzte, eta ekoizpen metodo tradizionalak erabiltzen, geure zaharrengandik jaso bezala. Gazi puntuaren eta mikatz sotilaren arteko orekak amaiera bikaina ematen dio ahosabaiari.
Osagaiak: sagardo sagarrak.
Fruta usaina eta freskotasun eta garbitasun sentipen biziak
Hiru alderdiren orekak —mikatz puntu bat, astringentzia sotil bat eta gazitasunaren freskura— izaera berezkoa ematen diote gure sagardoari.
Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.
Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.
Alkohol maila: %6 bol.
Sulfitoak ditu.