2016.04.20 / Azken berriak
Astigarragara, urtarriletik apirilera etortzen dira turista gehienak, sagardotegi garaian. Sagardotegiko menua dastatzera etortzen dira, eta aldi berean txotxeko sagardoa dastatzera. Baina Gipuzkoako udalerri horrek baditu bestelako xarmak ere, ezen merezi dutenak urteko edozein garaitan bisitatuak izatea.
Astigarraga Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik oso hurbil, bost bat kilometrora. Astigarragako parte zaharreko tokirik berezienetako bat Foruen Plaza da, udaletxearen aurrealdean dagoena. Plaza horretan izaten dira udalerriko gertaera nagusiak: uztailaren 26an, Santa Ana egunean, herriko Santiago festen barnean, Sagardo Eguna izaten da —botila sagardoa dastatzeko eguna—; irailean, berriz, Sagar Uztaren eguna —sagar erakusketa eta urteko lehen muztioaren dastatzea, botilako sagardoarekin batean—.
Urumeak Astigarraga gurutzatzen du, eta antzina, ibai horrek herria komunikatzen zuen Donostiako udalerriarekin. Urumeatik, merkantzia garraiatzen zen; besteren artean, sagardo upelak.
Astigarragako gauza erakargarrietako bat Santiagomendi da, eta herriak sagardoarekin izan duen lotura nabarmena erakusten du. Mendi horietan barrena joanez, baserri-tolare ugari ikusiko ditugu, sagardoa eskuz egiten zen garaikoak. Paisaia horrek zer-nolako interes historikoa duen jakitun, Petritegin Sagartrek jarduera eskaintzen dugu. Lau orduko oinezko ibilbide bat da, erabat balizatua dagoena eta edozeinentzako modukoa. Naturaz inguraturik eta eskualdearen ikusmira harrigarriak atzean direla, Sagartreken, zenbait geldialdi informatibo egiten dira, alderdiko bitxikeriak erakusteko.
Hain zuzen, mendiaren goialdean, ermita bat dago mendiaren izen bera duena, Santiagomendi. Eraikin laukizuzen xume bat da, eskuz landutako harriarekin egina, XIII. mendekoa eta aurrealdean eta aldeetan zenbait adosatu dituena. Barnealdean, XVIII. mendeko erretaula bat du, San Sebastianen eta San Kristobalen irudiak dituena, Santiago bera zaldi gainean ezpata dantzatzen.
Eta sagardoaren lurraldean gaudenez, ezin geldituko gara hura probatu gabe. Hain zuzen ere, horrexegatik, sagardoaz lasai gozatzeko, autobus zerbitzu bat jartzen da txotx garaian, Astigarragaren erdialdetik abiatzen dena eta sagardotegietan geldialdiak egiten dituena. Autoa etxean uzteko moduan!
Astigarragara etortzeko beste egun batzuk uztailaren 24tik 27ra bitarteko egunak dira. Orduan ospatzen dira herriko festak, Santiago apostoluaren ohoretan.
Baina, horren aurretik, maiatzaren 15ean, galaiki jazten dira San Isidro eguna ospatzeko; landa izaera nabaria duen festa izaten da: prozesioa eta meza egiten dira, idi probak, nekazaritzako produktuen erakusketa, dantzak, bertsolariak...
Egun bereziak dira, eta merezi du herrira etortzea. Baina ez ahaztu: edonoiz da ordu ona Astigarragan turismoa egiteko.