Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Botila sagardoak, zerbitzatzeko kortxoarekin

2016.04.26 / Azken berriak

Esana dugu lehen ere zein inportantea den sagardoa behar bezala zerbitzatzea, hori baita zapore guztiaz gozatzeko modu bakarra. Upeletako sagardoarekin txotx egiten dugunean askoz ere errazagoa da sagardoa egoki zerbitzatzea, baina zer gertatzen da sagardoa zuzenean botilatik zerbitzatzen dugunean?

Badira tapoiak zerbitzatzen laguntzen dutenak, botilaren ahoan ipinita, baina beti ez dugu eskura izaten horrelako trepetarik. Badira era berean asmakizun xumeagoak, zerbitzatzekoak prestatzeko orduan: nork ez du, inoiz edo behin, kortxorik ebaki horretarako? Baina ez dugu geure burua engainatu behar, horrek ere ez du oso txukun funtzionatzen.

Horregatik, orain dela hiru urte Petritegi sagardo naturala eta Eusko Labela duen Petri sagardoak geuk sortutako zerbitzatzeko kortxoa daramate. Ez dugu haatik soilik zerbitzatzeko balio duen tresna bat egin, kortxo originala baizik: botilatzearen prozesu industrialean erabiltzen den hori bera. Ez dugu tapoi berezirik behar, ez dago botilako kortxo bat prestatu beharrik.

Zerbitzatzeko kortxo honek mahaian behar bezala zerbitzatzeko balioko du, eta, hala, Petritegiren esentzia harrapatuko dugu tantarik ere isuri gabe.

Badakizu, probatu gure sagardoa bere kortxo bereziarekin, eta adituen pare ariko zara zerbitzatzeko artean.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?