Pixel de Facebook

Petritegi Gorenak

75 zl-ko 3 botila

Petritegi Gorenak Petritegi Gorenak Petritegi Gorenak Petritegi Gorenak

8,65 eur

BEZa barne

Han-hemengo sagarrekin ekoiztutako sagardoa. Gorenak kalitate bermearekin! 

Partekatu:

Petritegi Gorenak sagardoaren ezaugarriak

Petritegi sagardoaren ezaugarri nabarmena izaera propioa da, geure sagardozaleen eskarmentu handiaren emaitza. Horretarako, sagardo sagar nahasterik onenak egiten dituzte, eta ekoizpen metodo tradizionalak erabiltzen, geure zaharrengandik jaso bezala. Gazi puntuaren eta mikatz sotilaren arteko orekak amaiera bikaina ematen dio ahosabaiari.

Osagaiak: sagardo sagarrak.

Ezaugarri organoleptikoak eta sentsorialak

Ikusmena
Lasto kolorea
Uher kolore puntu bat, sagardo naturalari dagokion bezala
Jatorri endogenoa duen karboniko maila orekatua, txinparta deritzona.

Usaimena/Usaina
Fruta usaina eta freskotasun eta garbitasun sentipen biziak

Dastamena
Hiru alderdiren orekak —mikatz puntu bat, astringentzia sotil bat eta gazitasunaren freskura— izaera berezkoa ematen diote gure sagardoari.

 

Zerbitzatzeko baldintzak
Komeni da botila 10ºC-13ºC gradu artean zerbitzatzea.
Produktu ez iragazia, denborarekin kondarrak agertzen dira botilaren hondoan. Ireki baino lehen, komeni da botila behera begira jartzea eta astintzea, sagardoa homogeneotzeko.

Edalontziak, sagardoaren izaera ahalik eta gehiena agerrarazteko, zabala eta fina izan behar du. Zerbitzatzeko orduan, komeni da botila zertxobait altxatzea, sagardoak edalontziaren kristala jo dezan, eta segidan dastatzea haren propietateak. Botila irekitzean, komeni da luze gabe amaitzea eta kortxoa jartzea sagardoaren freskurari eusteko.

Biltegiratzea
Ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta 15 hilabeteren barrenean kontsumitzea. Komeni da produktua toki freskoan gordetzea, tenperatura gorabehera handirik ez dagoen leku batean.

Alkohol maila: %6 bol.

Sulfitoak ditu.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Petritegi Gorenak

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

75 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card