2016.06.29 / Azken berriak
Janaria ez da ardoarekin bakarrik zerbitzatzen den gauza bat. Edozein edarirekin zerbitza daiteke, baita sagardoarekin ere. Argi dago, gauza guztiekin bezala, bakoitzak bere gustuak dituela eta horretan ahosabaiak agintzen duela, baina sagardoak ezaugarri bereziak ditu, eta horrexegatik hobeto ezkontzen da zenbait janarirekin, nahiz eta zure ahosabaiak beste zerbait erabaki dezakeen.
Arraina da, berez, ondoena doana sagardoarekin, labean prestatuta egon edo brasan egina egon. Hori dela eta, sagardotegietako menu tradizionalean arraina izaten da plateretako bat; jeneralean, bakailao frijitua. Edonola ere, beste arrain batzuk ere oso ondo sartzen dira sagardoarekin, hala nola arrain urdina, gantz gehiagokoa eta edari azidoa eskatzen duena mingaina garbitu eta freskatzeko. Hegalaburraren edo hegaluzearen sabela, esaterako, hobea da txotxeko sagardoarekin edo botilakoarekin lagunduta.
Eta sardina jatea baldin baduzu burutan, ez ahaztu sagardoa. Edari ezin hobea da horrelako jate batean laguntzeko. Izanez ere, sagardoa eta sardinak hain ondo ematen dute elkarrekin, zenbait sukaldarik sardinak sutan erretzean ere sagardoa erabiltzen baitute gainetik botatzeko. Probatu al dituzu sardinak sagardo erara?
Arrainez gain, badira beste zenbait produktu, sagardoz lagunduta zaporea indartzen zaiena. Gaztaz ari gara, bereziki zaporerik handieneko gaztez. Horregatik, sagardotegiko bazkarietan, gure azkenburukorik gogokoena gazta ondua izaten da irasagarrarekin.
Ezin hobea da udarako
Uda iritsi den honetan, entsaladak egunerokoak baitira gure mahaietan, zer iruditzen arrain kontserbekin egindako entsalada bat? Sardina entsalada, tomatearekin eta tipularekin, atun eta piper entsalada, berdel entsalada kanonigoekin eta abar. Plater freskagarri bat, sagardo berebat freskagarriz lagundua. Uda zoriontsua izan!