Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Iraila, mendi txangoak egiteko aproposa

2016.09.19 / Azken berriak

Iraila hasi da, eta "egunerokoari" ekin diogu; hala ere, iraila ez da hilabete txarra. Petritegikoon ustez, hilabeterik aproposena da aire libreaz eta naturaz gozatzeko. Ezin hobea, esaterako, mendi txangoak egiteko

Irailean oraindik eguraldi ona egiten du, baina uztaileko eta abuztuko bero zakarrik ez; hortaz, mendi itzulia egin ahalko dugu beroak jo eta bertan gelditu gabe. Gainera, ibiltzera ateratzea da modurik onenalanera itzultzeak dakarren estresa kentzeko. Aire garbia arnastea baino hoberik ez dago oporren ondoko sindrome horrek ekartzen dizkigun aztoramenak kentzeko.

Eta, zertarako gezurrik esan, denok egin ditugu gehiegikeriak uda honetan. Hala, oporraldiko gehigikeria horien ondorioak kentzeko eta maletan ekarri ditugun sobrako kaloria horiek erretzeko, ariketa pixka bat egitea izango da onena.

Orduan, gure gomendioa da mendira ibiltzera ateratzea, gure mendietara. Gipuzkoan, txangozaleek aukera asko izaten dituzte. Eremu berde asko ditugu probintzian, egun pasa aire libean pasatzeko eta kirol pixka bat egiteko. Gure baserritik hurbil dago eremu horietako bat, Santiagomendin, Astigarragako erakargarrietako bat.

Ingurune hartan ibiltzean, naturaz gozatu ez ezik gure herriaren historia sakonago ezagutzeko aukera izango duzu. Santiagomendin ibiltzea kulturaren sinonimo da; izan ere, baserri tolare ugari deskubrituko ditugu, sagardoa eskuz egin izan den eraikin mota. Konturatzen gara paisaia horrek interes historikoa duela; horregatik eskaintzen dugu Petritegin Sagartrek jarduera, oinez egiteko moduko ibilaldi bat, 6 ordukoa, erabat balizatua eta edozeinek egiteko modukoa. Naturaz inguraturik eta eskualdearen ikusmira harrigarriak atzean direla, Sagartreken, zenbait geldialdi informatibo egiten dira, alderdiko bitxikeriak erakusteko.

Horrelako plan batean, ez dezake hutsik egin alderdi gastronomikoak, ibilaldi luzeak saria behar baitu. Sagartrekek gure sagardotegiaren bisita gidatua dakar, eta bertan, menu tradizional bat dastatu ahalko duzu txotxeko sagardoarekin. Balio du edo ez du balio irailean mendira ibiltzera ateratzea?

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?