Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardoentzako sari berriak

2022.06.13 / Azken berriak

Asteburu honetan, Frankfurteko (Alemania) Cider World 2022 Award Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatu da. Petritegik bi domina lortu ditu: urrea Sagar Krash sagardoarentzat eta zilarra sagardo Apardunarentzat.

Ioritz eta Argoitz Otaño anaiek, Petritegiko Otaño-Goikoetxea familiako 6. belaunaldiko kideek, jaso dituzte sariak Petritegiren izenean, Frankfurteko Palmengarten-en egindako ekitaldian, Meno ibaiaren ertzean.

Sagar Krash

Sagar Krashek, Petritegiko sagardo berria edo cider-ak, urrezko domina lortu du. Sagardo hau % 95eko Euskal Sagardoa, % 5eko fruta zukua eta karboniko txinparta pixkat gehituz egiten da. Sagardo freskagarria da, alkohol-graduazio baxukoa (% 4,5 bol.), eta oso egokia otorduen aurretik, terrazetan eta afterwork momentuetarako. Ez du glutenik eta dieta beganoentzat egokia da.

Sagar Krash Petritegiren produkturik gazteena eta sarituenetakoa da: urrezko domina hau 2021aren amaieran Gijonen (Asturias) egindako SISGA Nazioarteko Lehiaketan lortutako beste urreari gehitu behar zaio.

Erosi hemen Sagar Krash.

Aparduna

Petritegi Apardunak lortutako zilarrezko dominak edari berezi honen sendotzea dakar. Sagardo honek bere txinpartarekin eta zapore freskagarriarekin islatzen du bere ekoizpen-prozesuaren magia guztia: upeltegiko sagardo onena aukeratu ondoren, sagardoaren bigarren hartzidura burutzen da botilan, era tradizionalean. Hartzidura amaitutakoan, botilak etzanda egoten dira, eta 9 hilabete baino gehiagoko heldutze prozesu luzea egiten dute lepo-egite arte. Horrela, gourmet produktu  ezinhobe bat lortzen da, nortasun handikoa, elkartzen gaituen guztia ospatzeko aproposa.

Petritegi Aparduna ere Petritegiko sagardo sarituenetakoa da: urte honen hasieran nazioarteko beste sari bat lortu du Seattleko (AEB) Cider Craft Awards-en.

Erosi hemen Sagardo Aparduna.

Petritegi, elkartzen gaituena ospatu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?