Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagarrondoen loraldia Petritegin.

2023.04.25 / Azken berriak

Udaberria urteko garairik onenetakoa da Petritegiko sagastiak bisitatzeko. Gure paisaia zuritzen duten sagarrondoen loraldiaren unea da!

Udaberrian, loretan dauden sagastien barrena paseatzea gozamena da, Astigarragako paisaia bereizgarri honen edertasuna mirets baitezakegu: lore zuriak, belar berdea, txorien kantua...

Petritegin baserriaren inguruan sagasti ekologiko bat dugu. 2011n landatutako 3 Ha sagarrondo dira, bertako sagar mota txertatuak dituztenak eta Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenari atxikita daude. Etxe-Buru izeneko sagasti hori ekologikoan landatzen da, eta intsektu-izurriteen kontrol biologikoa hegaztien eta saguzarren bidez egiteko Biobox proiektuan parte hartzen du. Sagastian hainbat habia-kutxa daude sagardogintzarako onuragarrienak diren txori intsektujaleen espezieak habia ditzaten, sagarrak kaltetzen dituzten intsektuez elikatzen baitira.

Sagarrondoetan dauden habia kaxetan hazten den txori mota bat, irudian ikus dezakezun buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) da. Etxe-Buruko sagasti honetan bildutako sagarrekin Euskal Sagardo ekologikoa ekoizten dugu.

Ez galdu Petritegiko sagastiak bisitatzeko aukera eta osatu zure esperientzia sagardotegiko menu tradizionalaren dastaketarekin, informazio gehiago hemen.

Petritegi, sagardogintzan 1526tik.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?