Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagar-zukua: sagardoa edateko beste modu bat

2016.08.02 / Azken berriak

Sagar-zukua freskatzeko aukera ezin hobea da, osasungarria eta alkoholik gabea. Gainera, mesedegarria da gure organismorako: arazgarria izateaz gain, A eta C bitaminen kantitate handia du, baita gatz mineralen kantitate handia ere (adibidez, kaltzioa, burdina eta magnesioa).

Baina, batez ere, sagardo-sagarrak beste modu batean dastatzeko edari ezin hobea da. Horrelakoa da, behintzat, gure Sagarlore zukua: % 100 naturala da, eta ez du azukre erantsirik. Artisauen gisara prestatzen dugu zukua: gure sagardo-sagarrak erabiltzen ditugu, hots, gure sagardoak egiteko erabiltzen ditugunak. Hori dela eta, produktu honek sagardoaren antza handia du.

Sagarlorea, hau da, sagarraren lorea, dolaretik ateratzen den lehen muztioa da, lore-muztio deritzona. Horixe da izenaren jatorria, zukuaren lehengaia omendu nahian jarria.

Sagarlore sagar-zukuaren berezitasuna haren sagar-zapore bizia da, beste zukuena baino biziagoa dena; gainera, nabarmendu behar da azidotasunaren eta gozotasunaren arteko oreka perfektua dela, baita sagar-konpota edo sagar errea gogora ekartzen dituen aroma ere.

2014an hasi ginen Sagarlore egiten, eta arrakasta biribila izan da. Jatetxean bertan dasta dezakezue sagardotegiko menuetako batez gozatzen ari zareten bitartean; bestela, etxera ere eraman dezakezue, beti eskura izan dezazuen edari freskagarri hau.

Haurrek askotan eskatzen digute Sagarlore sagar-zukua, baina helduek ere atseginez hartzen dute. Edari fresko eta arina familia osoarentzat! Probatu nahi? 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?