Petritegi Zizarra edo sagar muztioa

75 zl-ko botila

Petritegi Zizarra edo sagar muztioa Petritegi Zizarra edo sagar muztioa Petritegi Zizarra edo sagar muztioa Petritegi Zizarra edo sagar muztioa

3,00 eur

BEZa barne

Produktu freskoa eta naturala, zapore bakarrekoa eta C bitamina iturria. Eskuz egina sagar errearen zapore gozoarekin; ez du alkoholik eta azukre gehigarririk.

Partekatu:

Petritegi Zizarra edo sagar muztioaren ezaugarriak

Petritegi sagardo sagar freskoekin egindako muztioa da, Petritegik aukeratutako sagarrekin. Zizarra edo sagar muztioa tolarea estutu aurretik lortzen da, sagar patsa zapaldu aurretik. Aurreneko muztioa da, zaporez beteta. Gero pasteurizatuta botilatzen da, freskurarik eta kalitaterik onenak bermatzeko.

Prozesu guztia Petritegiko instalazioetan egiten da: sagarrak biltzen hasi eta produktua botilaratu eta etiketatu arte, tartean muztioa ateratzea eta pasteurizatzea; horrenbestez, produktua %100 jo daiteke eskuz eta lehengai autoktonoz egina, Otaño familiaren ahaleginaren eta lanaren emaitza.

Osagaiak: Sagardo sagar ekologikoak.

Ezaugarri organoleptikoak eta sentsorialak

Ikusmena
Anbar edo urre kolorea
Sagardo sagar naturalaren muztioaren berezko uher puntua

Usaimena/Usaina
Konpota edo sagar erre usain biziak.

Dastamena
Azidotasunaren eta gozo sotilaren erabateko oreka; sagardo sagarren zapore guztia gordetzen du, eta izaera apartekoa ematen dio.

Gordetzea

Haren ezaugarri guztiez gozatzeko, komeni da botilatu eta hamabost hilabeteren barnean kontsumitzea.
Komeni da toki freskoan gordetzea produktua.

Erabilera baldintzak
Zukua pasteurizatuta dago, baina denborarekin, baliteke propietateen parte bat botilaren hondoan pilatzea.
Komeni da fresko zerbitzatzea. Botila irekitzen denean, komeni da frigorifikoan gordetzea eta 3-4 egunen buruan kontsumitzea.

Kontsumoa
Petritegi Zizarra edo sagar muztioa produktu bakarra da, bere osagaiengatik: sagardo sagarrak eta artisau ekoizpena; horrek nortasun handia ematen dio. Ezin hobea da adin guztietako jendearentzat eta egunaren edozein ordutan hartzeko. Ez du azukre gehigarririk ez alkoholik; horregatik, edari gasdunen eta bestelako freskagarrien alternatiba osasungarria da.

Honekin zerikusia duten ekoizleak Petritegi Zizarra edo sagar muztioa

Zure bidalketa gastuak kalkulatu

Doako bidalketak

50 eurotik gorako eskarietan.

Argitu zalantzak

Gure erosketa baldintzetan, zenbait erantzun aurkituko dituzu; esaterako, bidalketa gastuena, entrega epeena eta ordaintzeko moduena.

Erosketa segurua

  • PayPal
  • Visa
  • Master Card