Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Postreak sagardoarekin

2016.10.11 / Azken berriak

Orain aurretik, proposatuak dizkizuegu zenbait errezeta sagardoarekin, hala nola sarrerakoak eta lehen eta bigarren platerak, zeinetan sagardoa baita osagai nagusietako bat. Baina orobat presta daitezke postreak sagardoarekin ere. Sagardoaren berezko gozo-samin konbinazioari esker, osagai ezin hobea izan daiteke postre asko prestatzeko orduan; zapore berezia emango dio. Hona hemen zenbait ideia.

  • Sagar tarta sagardo erara

Postreak sagarrarekin egitea asko gustatzen zaigu, eta oso kontuan hartzen dugu Petritegin. Hain zuzen, urrian eta azaroan, sagar errea eta gure errezeta propioko sagar tarta zerbitzatzen ditugu; tarta, hostorearekin eta pastel kremarekin egina. Baina sagarrarekin egindako postre horiei sagardoa ere gehitu ahal zaie. Tarta bat egin behar baduzu, bota sagardoa, erretzeko denboran. Ikusiko duzu zein goxoa gelditzen den postrea!

 

  • Udareak sagardoarekin

Sagarra bezala, udarea ere maiz erabiltzen da postreak egiteko. Hala, presta ditzakezu, esate baterako, udare batzuk sagardo erara. Nahikoa da udareak zuritzea eta osorik kazola batean urarekin, sagardoarekin, kanela azukrearekin eta limoi azalarekin sartzea. Atera kazolatik hamabost minutu pasatu eta gero, eta utzi likido horretan beste pixka batean, egin dadin. Utzi hozten, eta zerbitzatu bere saltsarekin. Postre erraza baina goxo-goxoa.

 

  • Sagardo konfitura

Zer iruditzen zaizu gosaritan ogi xerra bat sagardo konfituraren kutsuarekin? Ideia ona, ezta? Hala bada, hartu sagar batzuk —edo zuk nahi duzu fruitua— (bi kilo, gutxi gorabehera), litro bat Petritegi sagardo eta 500 gramo azukre. Ez duzu beste ezertxo erebehar! Egosi sagarrak sagardoan azukrearekin, ordu bat eta erdiz, alde-alde, eta kitto, prest dago konfitura, gosaritan edo postreetan erabiltzeko.  

 

  • Sagardo bizkotxoa

Eta bizkotxo batean... zergatik ez? Gaineratu sagardoa zure familian gorde izan den errezetarik berezienari. Betiko bizkotxoa, belaunaldiz belaunaldi gorde izan dena, zure amonak eta ondoren zure amak prestatu izan dutena. Intxaur eta pasa bizkotxoa, jogurrarena, limoiarena... Ez du axola zaporeak; gehitu baso bat sagardo osagaiei, eta zapore berezia emango diozu betiko postre horri.

  • Etxeko donutak sagardo erara

Opilgintza industriala beti da hobea etxean egina, eta askoz ere osasungarriagoa; eta, gainera, sagardoa gehitzen badiozu, askoz hobe. Animatu etxeko donutak sagardo infusioarekin prestatzera; "Neguko gonbidatua" blogeko proposamena da.

 

  • Sagardo sorbeteak

Sorbetea izaten da postrerik estimatuenetakoa bazkari bat amaitzeko. Baina, uste baduzu kabarenak bakarrik egiten direla sorbeteak, oker zaude. Koktel horretan, erabil daitezke beste edari batzuk, hala nola sagardoa, eta konbinazioak ezin konta ahala dira. Mandarina, marrubia, anana... Aukeratu izozki eta frutarik gogokoenak eta konbinatu sagardoarekin. Kitto, zure sorbetea egina!

 

Orain hartu mantala, zure Petritegi sagardoa eta sukaldera. Zein postretatik hasiko gara?

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?